San Ferminetako zortzi kartel finalistak

Atzo arratsaldean ezagutarazi zituzten aurtengo San Ferminetako irudia bihur daitzekeen zortzi kartelak.  Orotara, 465 afixa aurkeztu dira lehiaketara. Gehienak Iruñea eta Nafarroatik, baina izan da atzerrtik  parte hartu nahi izan duenik ere. Mexiko, Estatu Batuak eta Brasildik ere iritsi dira proposamenak, besteak beste.

Kartela bozkatzeko epea gaur bertan hasten da eta Maiatzaren 10a arte luzatuko da.  Aukeraketan parte hartzeko bost bide egongo dira:  Pamplona.net web orriatik, SMS bidez, 010 telefonora deituz eta Zitadelako Arma Aretoan edo Civivox kultur eta aisialdi guneetan.  Iruñean erroldaduta daudenek bakarrik izango dute bozkatzeko eskubidea, baina gainontzekook ikusteko aukera behintzat badugu.

Ikusi eta bozkatu hemen San Ferminetako afixak.

Prentsa oharra [Gazteleraz]

[@mrlasa] Komunikazioa da nire mundua eta horretan egiten dut lan, Donostian, azken boladan. Estrategia, marka, komunikazio politikoa, kultura. Interneten ere hainbat saltsatan ibili naiz (nabil), besteak beste, Zuzeu honen sorreran.

2 pentsamendu “San Ferminetako zortzi kartel finalistak”-ri buruz