Sagardo Astearen 17. edizioa: Igartubeiti Baserriko dolarea martxan urriak 10etik 19ra
Sagardo Astearen 17. edizioa: Igartubeiti Baserriko dolarea –
Aurten baserria sagarraren ziklo jasangarri eta naturalaren inguruan kontzientziatzen ahaleginduko da, bertako komunitatera hurbilduz eta ekimenera kide bezala gehituz; baita ere, jardueran mugikortasun jasangarriaren eredua txertatuz.
Edizio honetan, Juan Mari Beltran musikariak, Rafa Gorrotxategi, gozogileak, Dani Lasa sukaldariak eta Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak, eskainitako hiru lantegi izango ditugu.
Igartubeiti Baserri Museoak, urteak daramatza, baserria ondarearen ardatza dela kontuan izanik, bere aberastasuna lantzen, zaintza eta errespetua aintzat hartuta, oreka bat berdindu nahirik ingurunearen, bere baliabideen, erabileren eta eskaintzen dituen zerbitzuen artean.
- # Ziklo naturala eta jasangarria
Urteko jarduera puntual bat izatetik haratago, Sagardo Astea, negutik udazkenera bitartean garatzen den prozesu baten emaitza da, sagarraren ziklo naturalaren emaitza. Edizio honetan Igartubeitik, unibertso hau testuinguruan kokatu eta berreskuratu nahi izan du, jarduera eta esperientzia ezberdinen bitartez, lantegiak, sagar erakusketa, dastaketak, bisitariei igortzeko asmoz.
Helburu nagusia da baserri dolarearen kultur ondarea, hau da, dolarea martxan ipintzearen prozesua, bere testuinguru sozial, kulturalean eta jasangarrian kokatzea. Sagarra dolarean jo aurretik, lan asko egin behar izaten dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, hauen izerdialdia, loraldia, sagar aleen hazkundea eta bilketa. Prentsatzea eta upeletan gertatzen den zukuaren hartziduraren ondoren, martxoan, Barrikote festa ospatzen dugu, sagardoaren dastaketa egiteko. - # Bertako komunitatea bazkide
Igartubeiti bertako komunitatearen, hau da, Ezkioko eta Urola Garaia eskualdearen partaide eraginkorra da, kultur arloko eta ingurune sozialaren dinamizazio eragilea da.
Testuinguru honetan, landa ingurunea jarduera honen ardatz nagusia dela kontuan izanik, bertako baserritarren sagar uzta jaso dugu Igartubeitiko dolarean zanpatzeko. Aurtengoa ez da izan sagar urtea, baina hala eta guztiz ere, datozen urteetan ildo honi jarraituko diogu. Sagardo Asterako antolatu dugun programak eragina du bertako gizarte sarean, eragile askoren arteko benetako lankidetza garrantzitsuari mesede egiten dio eta dolare baserrira sorkuntza hurbilpen bat sustatzen du. Esate baterako, Karmakros antzerki taldeak antzezpenak eskainiko ditu urriaren 12an, 13an eta 14ean 11:30etatik aurrera. Bestalde, argazki lehiaketa Argazkia (Urretxu) eta Ikatza (Legazpi) elkarteekin lankidetzan antolatzen dugu. - #Mugikortasun jasangarria
Aurtengo edizioan Igartubeitin garraio publikoa erabiltzea erabaki dugu museoko parking-eko auto pilaketak saihestu nahirik. Urriaren 12an, 13an eta 14an DOAKO autobus zerbitzua eskainiko da 10:00-14:30 bitarte. Santa Luziako industria gunetik. Ezingo da baserrira autoan igo. - #Sortzaileen lantegiak. Berrikuntza
Igartubeiti Baserri Museoak “Sagar tentagarriak” lantegi gastronomiko sentsoriala antolatuko du, Rafa Gorrotxategi gozogileak eskainia, urriaren 27an, 16:30-18:30 bitarte. 4 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendua. Gehienez 15 parte hartzaile. Izen emateak: igartubeiti@gipuzkoa.eus; 943 72 29 78. Bestalde, museoak “Sagarretik sagardora. Sagardotik ozpinera” dastaketa lantegia antolatuko du azaroaren 25erako, 12:00-14:00 bitarte. Dani Lasa, lankidetza sorkuntzaren inguruko egitasmoak sustatzen dituen sukaldariak eta Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak eskainia. Helduei zuzendua. Gehienez 20 parte hartzaile. Izen emateak: igartubeiti@gipuzkoa.eus; 943 72 29 78. Era berean, Juan Mari Beltran, euskal herriko musikaren ikertzaile, eragile eta irudi garrantzitsuenetakoak Kirikoketaren inguruko bi lantegi praktiko eskainiko ditu, irailaren 29an eta urriaren 6an, Igartubeitiko dolarean. Kirikoketa, sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua da.
…
PROGRAMA:
ESPERIENTZIAK:
Igartubeitiko dolarea martxan!
Astean zehar urriaren 10, 11, 15, 16, 17, 18 eta 19an, sagar zapalketak egunero izango dira goizez, 11:30etatik aurrera.
Asteburuan eta jai egunean, urriaren 12, 13 eta 14ean, prentsatze bakarra izango da, 12:00etan.
Prentsatze bakoitza egin aurretik, Kirikoketa burutuko da, sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua. Igartubeiti Baserri Museoak, garai batean baserriko dolareetan ohikoa zen jarduera hau nabarmendu eta berreskuratzeko asmoz, Juan Mari Beltranek eskainitako bi lantegi praktiko antolatu ditu.
Antzezpenak
Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldekoek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztuko dute.
XVI. mende bukaerako eta XVII. mende hasierako janzkerekin jantzita, baserria erakutsiko diete bisitariei eta bertako zereginei buruz hitzegingo diete.
Bisitariak elikadura, sagardogintza, ohe- jantzi eta ehun, altzari konponketa, lanabes eta egur egitura, ereitea, baratzeko produktuez eta abarrez jabetuko dira.
Urriaren 12an, ostiralean, urriaren 13an larunbatean eta urriaren 14ean, igandean:
11:30-12:00; 13:00-13:30
Sagar erakusketa:
Sagardo Astean Igartubeitiko sagarrondoetatik bildutako sagar motak izango dira ikusgai. Zer da Kixkia? lantegian parte hartu duten familiek bildutako sagarrak dira eta erakusketa antolatzen lagundu digute.
Argazki lehiaketa:
Urriaren 10etik 19ra eta Argazkia, Ikatza elkarteen lankidetzarekin antolatua. Lehiaketaren oinarriak.
Lantegiak:
“Sagar tentagarriak”
Urriak 27, 16:30-18:30
Rafa Gorrotxategik eskainitako lantegi gastronomiko sentsorial honetan, 4 urtetik gorako haurrak dituzten familiek sagarrekin egindako goxoak egin eta dastatu ahal izango dituzte. Gehienez 15 parte hartzaile.
“Sagarretik sagardora. Sagardotik ozpinera”
Azaroak 25, 12:00-14:00
Dani Lasak eta Jakoba Errekondok eskainitako dastaketa lantegia. Helduei zuzendua, Bizi Baratzea eta Sagardoaren Unibertsitatearekin lankidetzan.
Gehienez 20 parte hartzaile.
Oharrak:
Santa Luziako industria gunean parking-a
DOAKO autobus zerbitzua jarraian.
Ezin izango da baserriko parking-era autorik igo.
Plaza mugatuak. Aurrez izen emateak
Segurtasun arrazoiak direla eta, prentsaldia egiten den gunean, lehen solairuan, sarrera murriztua izango da eta erreserbak egiteko aukera izango da.
Igartubeitira nola iritsi
Igartubeiti baserri museoa Ezkion kokatuta dago, (Ezkio bidea, 1km) hau da, Ormaiztegi eta Zumarraga artean.