Sagardo Astea urriaren 10etik 17ra Igartubeiti Baserri Museoan
Sagardo Astea urriaren 10etik 17ra Igartubeiti Baserri Museoan –
Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Astea ospatuko du urriaren 10etik 17ra. Baserriko prentsaketa zuzenean ikusi ahal izango den urteko aukera bakarra da. Antzerkiak, kirikoketa erakustaldiak eta erakusketak izango dira.
Museoak iraunkortasunarekin duen konpromisoarekin jarraituz, prentsatutako sagar guztia Ezkio-Itsasokoa da.
Hitzordu honetan, duela mendeetako jarduera honen lekuko izan zaitezke, dolarea martxan eta sagarraren prentsaketa zuzenean ikusiz.
Prentsaketak erritmoarekin eta erakusketak
Urriak 12, 14 eta 15eko sagar jotzetan kirikoketa talde bat izango da. Kirikoketa, sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua da.
Sagardo Asteak Igartubeiti baserrian bizi izandako pertsonaien bitartez Igartubeiti baserria ezagutzeko aukera eskaintzen du. Asteburuan eta jaiegunean, antzespenak izango dira, Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldeak eta Amaia Ruiz de Galarretak, aktore tolosarrak, Kortaberria familia, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandakoa antzestuko du.
Sagarra jarduera honetako protagonista izango da. Sagardo Astean, Igartubeitiko sagarrondoetako sagar mota ezberdinen erakusketa ere izango da.
Egun hauetan Igartubeitira hurbiltzen bazarete, euskal kultura eta sukaldaritzaren jatorria eta berezitasuna ezagutzeko aukera ere izango duzue, “Mundua 4 zaporetan margotuta” erakusketaren bitartez.
Informazioa:
Plaza mugatuak. Aurrez izen ematea 943 72 29 78 / 72 51 07; igartubeiti@gipuzkoa.eus.
Igartubeitira nola iritsi
Igartubeiti baserri museoa Ezkion kokatuta dago, (Ezkio bidea, 1km) hau da, Ormaiztegi eta Zumarraga artean.
Jardueren programazioa:
- Igartubeitiko dolarea martxan – Urriak 10, 11, 13, 16 eta 17 – 11:30etan
- Igartubeitiko dolarea martxan Kirikoketa erritmora – Urriak 12, 14 eta 15 – 12:00etan
- Antzespenak baserrian – Urriak 12, 14 eta 15 – 11:15etan
Sagardo Astea urriaren 10etik 17ra Igartubeiti Baserri Museoan