«Giharren ikuspegitik bi zakurrek baino gutxiago egin dugu» Roque Dalton 2/3
Hementxe gaituzu martitzenarekin. Ostera ere puntual. Roque Dalton burkidearen bigarren sorta eskaini nahi dizugu: Maitasunak udaberriak baino kalte handiagoa egiten dit liburuko sei olerki hain justu.
Jaso zuzenean gure PDF beroena:
GERRA
Nire benetako
hondurastar-salvadortar gatazka
neskatila batekin izan zen.
ZU BILUZIK IKUSTEA
María del Carmeni
Irudimenaren arraintxoak
zerurako eskaileran,
galdu ziren gozoki biluziak,
perla latzak,
amona erdi irekiak,
goiztiriaren pepino gaziak,
jakituria metamorfizatua.
Nondik barneratu behar zaitut,
o belar eta gauzen bilduma,
beti amestu izan dudan neskatila
antolatzeko aitzakia:
emakume izen bat
ilustratzeko modu bat.
EPIGRAMA
Historiaren azken 30 urteetan aurki litekeen
mugagabetasun eta adantasun gutxien duen bikotea gara.
Giharren ikuspegitik
bi zakurrek baino gutxi gehiago egin dugu.
Kulturaren angelutik
jelosia gutxi piztu dugu.
Baina maitasun honek hobetuta bueltatu gaitu mundura
eta elkarrentzat ahaztezinak gara.
Orain norbaitek irribarre egin dezan eragingo dugu
edo tristura gozo pusketatxo bat ahogozatu dezala
olerki honetan gure maitasunari buruz hitz eginda.
FALTA DENA
…beste pertsona, pertsona gisa;
beharra bihurtu da
bestearentzat…
Marx
«Klasikoak interesgarriak dira»:
nire atzoko blasfema Romeo eta Julieta ikustetik ateratzean.
Gaur entsaladarako tomate kuota igo dute
eta zerba erraldoiak azaldu dira.
Ogia soberan dago, arrautzak nahikoak dira, arrozak eta babarrunek
ur-jauziek bezala aspertzen gaituzte.
Eskasiak gose mental apur bat ematen du
eta beste gose handia, zioen atzo Flores lodikoteak.
Baina legatza eta bi okel xerrekin
atzean utziko dugu astea.
Kuban benetan falta dena
zu zara.
LA JOIE DE AIMER
Ez nazazu maita
zure patua agortzeko.
Ez nazazu maita
tragedia garaikide bat eraikitzeko
fedegatik.
Barre egin argi eta garbi, laztana.
Barre egin gertutasun eder honen aldi guztian zehar.
Barre egin, barre egin,
nitaz bada ere.
MAITASUNA
Maitasuna nire beste aberria da
lehenengoa
ez harrotzen naizenaz
sufritzen dudana