“Edan taldeari eskerrak geure buruari barre egiten ikasi dugu”
Edan taldea zuzenean ikusi duena poztuko da taldea berriro bueltatuko dela jakitean. Ez dakite itzulera luzarorako izango den, baina lanak eta bestelako konpromisoek ahalbidetzen dieten heinean eutsiko diote. Jotzen ibili ziren urteetan freskotasuna ekarri zuten erromeriara. Oholtzan sortzen zuten giroa, desmadre alaia, birus baten antzera zabaltzen zuten plazara eta begira zeudenek dantzan hasi beste erremediorik ez zuten, gorputzak halantxe agintzen zielako. Eta plazan girorik ez bazen, eurak arduratzen ziren artaldea batzeaz: “Behin, Ataunen, kontzertuaren ordua heldu eta inor ez zegoen begira. Kalejiran irten ginen jende bila. Herri batzuetan agian ez dago erromeriarako zaletasunik, eta Bergaran ere tabernaz taberna triki poteoan joan ginen, eta gero eszenatokira igo”.
Beste behin, Otxandioko plazan hormigoi-makina bat ikusi zuten: “Traktore txiki bategaz eta hormigoi-makinagaz eszenatokira sartu gintuzten eta Endika hormigoi-makina barruan trikitixa jotzen!”. Azken batean, “Edan taldeari esker geure buruari barre egiten ikasi dugu”. Zer ikuskizun berri prestatu ote dute euren itzulerarako?.
Elkarrizketa osoa irakurtzeko
[…] This post was mentioned on Twitter by zuzeu, gauerdikoeztula. gauerdikoeztula said: Edan bueltan da!! RT: @zuzeu: “Edan taldeari eskerrak geure buruari barre egiten ikasi dugu”: https://zuzeu.eus/?p=20791 […]