Ramon Saizarbitoria irakurle berria gaurtik aurrera Sautrela saioan

Orain arte irakurle gonbidatu izan diren idazleek, nazioarteko euren idazle gogokoen testuak irakurri izan dituzte. Sarreratxo batean kontatzen zuten zergatik hautatu duten testu hau edo hura eta gero, irakurri egiten zuten.

Saizarbitoriak beste bide bat hartu du berarentzat: ez du esaten zergatik hautatu duen testua, ez du justifikatu beharrik ikusi. Eta hautatu dituen testu guztiak, euskal idazle garaikideenak dira. Gaur ikusi ahal izango da lehenengoa, Harkaitz Canoren Belarraren ahoa eleberritik irakurrita.

Grabaketarako hautatutako lekua ere oso Saizarbitoriarentzako modukoa da, Donostiako Victoria Eugenia antzokia, Saizarbitoriaren paisaia donostiarraren erdigunean.

Sautrelako lantaldean, Lander Garro eta Alaia Martin ari dira erredakzio lanetan, Unai Ibarbia produkzioan, eta Antton Aldekoa errealizadoretzan. Erretaguardian, Eider Rodriguez eta Hasier Etxeberria.

Hamabostean behin agertuko da Saizarbitoria Sautrelan, Irati Jimenezekin tartekaturik, esan bezala, gaur bertan hasita.

(Sautrela ETB3n ematen da, astelehenetan, 21’30tan eta ETB1en, zapatuero 14’30tan).

NDY0

MTIzNA==