Ramon Saizarbitoria: “Ez dugu beste erremediorik originalak izatea baino”
Ramon Saizarbitoria: “Ez dugu beste erremediorik originalak izatea baino”
Ramon Saizarbitoriak Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen atzo, “errealitate politiko eta kulturalera garai ilun hauetan esnatu zen belaunaldi baten izenean“, ondorengo hitzaldi gogoangarrian berak adierazi zuenez.
.
(Hitzaldiko azken hitzak 4′. Osorik ikusi nahi baduzu, azpian daukazu)
64ko belaunaldia izendatu gintuzten, urte hartan Arestiren “Harri eta Herri” argitaratu zelako, eta ardo uztaldi ona izan zelako beharbada. Besteak beste Sarasola, Urretabizkaia, arregitarrak, Lertxundi, Urkizu, lasatarrak, Kintana, Mari Karmen Garmendia, Arrieta eta beste hainbat…
Belaunaldi haren ezaugarri bereziena gazteak izateaz aparte zera zen, ikasleak ginela, donostiarrak asko, Lur-en nukleoa osatzen genuenak behintzat, eta garaiko edozein ikasleren antzera bizi nahi genuenak, gure buruak gazte erreboltaritzat aldarrikatuko genituenak; gure bizar, bibote eta ile luzeekin, tabardoz eta Montgomerys, Ibon Sarasola batez ere Montgomerys, baina euskarari uko egin gabe hori guztia.
«Modernotasuna ez dela euskararen etsai aldarrikatzen genuen (…). Gazteok izan zaitezte yeye edo nahi duzuena, baina lehenik eta beti euskaldunak»
Modernotasuna ez dela euskararen etsai aldarrikatzen genuen, eta agian ideia hori ondoen adierazten duena 1966ko urtarrilaren 23an ospakizun handietarako jantzitako Victoria Eugenia antzokian antolatu genuen jaialdia da -aurten egin ditu 50 urte, hain zuzen ere 2016 berezi honetan-; bertan bildu genituen gerora Ez Dok Amairu osatuko zuten kantariak; Zuaznabar anaiei trajez jantzita joarazi genien orduan galtzear zegoen txalaparta, eta aurkezle gisa gazteok izan zaitezte yeye edo nahi duzuena, baina lehenik eta beti euskaldunak, aldarrikatzea egokitu zitzaidan.
Ekitaldi haren eta beste hainbaten alma mater edo pater Iñaki Beobide zen, Jarraiko zuzendaria, eta Argia batean idatzi zuen anonimoak jaso genituela gure portaera gaitzetsiz, euskal arima, euskal esentziak traizionatzen genituelako. Agerikoa da bazirela orduan euskaldunak bekatu larria iruditzen zitzaienak Iparragirre bezala gitarra lagun kantatzea.
Aitortzen dut atsegina izaten zitzaigula probokatzea, niri behintzat oso atsegina zitzaidan. Idatzi nuen lehenbiziko artikuluari “Ez naiz jatorra” jarri nion izenburua. Gaur dezente lotsatzen nau manifestu moduko hark non euskaltasunaren esentziatzat, nortasun ezaugarri gisa azaldu oi zen gauza ororen kontra agertzen nintzen. Nire ez-jatortasuna aldarrikatuz, txapelak sinbolizatzen zuen guztiaren kontra. Anti-folkloristak ginen, folklorekeriaren kontrakoak hobe esan, euskara alboratu, txistua jo eta aurreskua dantzatuz beren buruak euskaldun jatortzat erakusten zituztenen kontrakoak.
Oteizaren akolitoen joera salatzen genuen, gure nortasuna folklore eta espekulazio metafisiko huts bihurtu nahia alegia, eta hizkuntzari ematen genion lehentasuna. Euskalduna da euskaraz mintzo dena, berresten genuen harro, euskara elementu integratzailetzat genuelako, non jaio edo nola pentsatzetik hara herri bezala definitzen gintuena.
Me siento en la necesidad de ilustrar con un par de pinceladas el contexto en el que nos tocó vivir, para que los más jóvenes se hagan una idea.
En mi infancia, la vida de casa y la de la calle estaban radicalmente diferenciadas. Las de todos los niños lo estaban, pero la de los euskaldunes mucho más. Tanto es así, que había compañeros de clase de quienes no supe hasta mucho después de dejar el colegio que eran euskaldunes. También recuerdo a otros que venían de los pueblos de los alrededores, a quienes les delataba el acento y les llamaban boronos.
Umetako oroimena dut nire aita bere ezagun bat seme-alabak euskaraz hezi zitzan konbentzitzeko ahaleginean. Eta harrigarria egin zitzaidala dakit aita argudio utilitaristez baliatzen ikustea, elebidun izateak beste hizkuntzak ikasteko balio zuela eta esaten baitzion; gurekin, arrebekin eta nirekin, erdarara jotzen genuenean erabiltzen zituen argudio abertzaleak: “euskara da gurea” eta antzekoak, alde batera utziz.
«Oteizaren akolitoen joera salatzen genuen, gure nortasuna folklore eta espekulazio metafisiko huts bihurtu nahia alegia, eta hizkuntzari ematen genion lehentasuna»
Geroago, euskal komiki bat moldatzen hasi ginenean, Beobidek bultzatua izango zen hura ere, amari eskatzen nion plazara joaten zenean, San Martin azokako baserritarrei saltzen saiatzeko; eta gajoa abailduta etortzen zen, esaten ziotelako haien umeek erdaraz bazekitela eta ez zutela euskarazko tebeorik behar. Alegia, Guardia Zibilak ez zuela gure sukaldeetan sartu beharrik euskaraz hitz egitea galerazteko.
Irudipena dut, kalean beste ume euskaldun batekin gurutzatzen ginenean, marka berarekin markatutakoari begiratzen zaion begiez begiratzen geniola. Eta gogoan dut, dena esatearren, helduen batzuk begikotasunez agurtzen gintuztela arrebari eta bioi kalean euskaraz entzuten zigutelako; eta bertan gerarazi ere egiten gintuzten, apaizak eta fraile zaharrak izaten ziren jeneralean, euskarari eutsi behar geniola esateko, eta guri amorrua ematen zigula dut gogoan, guk normalak izan nahi genuelako eta ez besterik.
En aquella época muchos intelectuales vascófilos se pasaban al castellano en cuanto la conversación adquiría un nivel elevado, incluso para polemizar con asuntos filológicos relacionados con el euskera. Yo los solía ver aquí al lado cuando este edificio albergaba la biblioteca provincial y José Artetxe era su bibliotecario.
Perdónenme, pero el recuerdo se me va a aquel espacio entre dos salas de lectura en el que solía estar un sombrío escribiente con bata grís que hacía uso de una escupidera de porcelana. Y aquel día en el que estaba yo consultando el fichero, José Artetxe me reconoció, me preguntó en euskera si era yo, y señalándome con dedo acusador me gritó, con voz de trueno, que tendría que pedir perdón de rodillas a Euskal Herria por lo que había escrito. Lo dijo en euskera, entre dos salas grandes repletas de gente, y me sentí morir de verguenza, dado que pensarían que me acusaba de robar libros, puesto que muy pocos debían entenderle y muchos menos deducirían que el motivo de la bronca era que, con mis 24 años, venía de publicar una novela sobre el aborto a la que el hoy reputado grafista Alberto Corazón había puesto una Santa Bernardette en la portada.
Guk gure ahalbide urrien neurrian, Txillardegi, Aresti, Beobide -Beobide beti-… eta beste zenbaiten bidetik zabaldu nahi izan genuen euskara jakinduriaren eremu guztietara. Borondate hori Lur argitateltxeko Hastapenak izeneko liburu sailean gauzatu zen. Sail hori ez alferrik Rikardo Arregiren “Politikaren atarian” liburu postumoak eman zion hasiera.
Gure belaunaldiko giltzarria izan zen Rikardo, hura zen helduena, langileena, intelektualki doatuena gure artean. Gazte erakargarria izateaz gain irekia zen, errealista, zentzuduna eta ikusmen politiko handikoa. Urteek ematen didaten ikusmiratik ausartuko nintzateke esatera hura zela gure artean zentzu politikoa zuen bakarrenetakoa. Gainerako gehienok zerua asaltatzea amesten genuenean hark ordurako aurreikusten zuen daukagun hauxe izango zela etorkizuna, eta daukagun hauxe hobetzeko prestatu beharra zegoela.
«Gure belaunaldiko giltzarria izan zen Rikardo [Arregi]; helduena, langileena, intelektualki doatuena gure artean. Gazte erakargarria izateaz gain irekia zen, errealista, zentzuduna eta ikusmen politiko handikoa»
Behin, ordu txikietan, Andoaingo plazan ginela, honela esan zidan: “egunen batean gipuzkoako diputatu izango naiz gorteetan”. Niri ulertezina egin zitzaidan desio hori. Ezin izan zuen gauzatu, heriotzak istripu ergel baten bidez goizegi eraman zuelako, baina ezagutu genuenok badakigu gauza zela horretarako, eta nahi izan balu, Lehendakari izateko.
Hemen ondoan Elkano kaleko Lasarte tabernan ezagutu genuen elkar, hitzordua burukide batek antolatuta. Egunkariren bat eraman behar genuen eskuan, ez dut gogoan zein, eta nik hari galdetu behar nion: “andoaindarra al zara”, eta harek niri: “eta zu donostiarra al zara”… ezkutuko neurri erabat alferrikakoa, biharamunean adiskide bihurtuta haren etxeko frontoian ari baikinen pilotan.
Intelektuala eta ekintza gizona zen Rikardo, Camusen gisako gizon gorbataduna, baina zigarrorik gabe. Harena izan zen Euskal Herri osora zabaldu zen alfabetatze kanpainaren ideia asmo handikoa, gero bere arreba begoñak gidatuko zuena. Eta urte batzuk eman genituen elkarrekin herriz herri edozer gai hizpide solasaldiak ematen, geure prestakuntzarako beharko genuenari denbora lapurtuz.
Desberdinak ginen, hura serioago, ni bihurriago. Hark animatu ninduen idaztera. Zeruko Argia ere hemen gertu zegoen, Kaputxinoetan, eta Rikardok “Erriak eta gizonak” politika sailaren kargu hartzen zuen Jose Manuel Toledoren laguntzaz. Nik sail berri bat sortu nuen, “Gazte naiz”, arinagoa eta literarioagoa nolabait esateko. Hogeita bat inguru izango nituen, Rikardok 23, John Kennedy hil zutela baitut gogoan, 63a izango zen beraz. Kennedy inperioaren buru zen niretzat, Bahia de Cochions inbaditu zuena. Rikardok artikulu bat eskaini zion, “Gizon bat hil dute” titulatu zuena. Izenburu ona, betiko markatu ninduena, eta urteetan jasan dugun indarkeria politikoaren aurrean haren jarrera zer nolakoa izango zen adierazten didana.
Ezinbestekoa dut ekitaldi honetan Ibon Sarasola aipatzea. Ibon intrantsigentea zen ergelkeriarekin, arrunkeriarekin, nabarmenkeriarekin, horteradarekin. Sudur fina zuen -metafora bat da-, oso zorrotza, testu baten bereizgarri hori, dena delako zera hori, literario kalifikatzea merezi duen egiten duena asmatzeko… literario zera hori asmatzeko, esan nahi dut.
Iboni bidali nion, “Egunero hasten delako” nire lehendabiziko nobelaren eskuizkribua. Lumaz idatzia eta testu bakarra, alegia, beste kopiarik gabe gelditu nintzela esan nahi dut. Posta zerbitzuarekin fede handia nuen nonbait, edo eskasa nobelaren balioaz, eta ez zitzaidan galtzerik inporta, idazle ospetsu batek irakurri ondoren esan baitzidan ez nuela oso euskara txukuna. Kontua da Iboni gustatu egin zitzaiola, eta berridazten lagundu zidala, beharbada berarengatik izan ez balitz, ez nuen lehen nobela hura argitaratuko, eta ez zen bigarrenik ez hurrengorik ere izango; ez dakit bultzada eskertu behar ote diodan.
«Iboni bidali nion [Sarasolari], “Egunero hasten delako” nire lehen nobelaren eskuizkribua. Lumaz idatzia eta testu bakarra; beste kopiarik gabe gelditu nintzen (…). Denbora luzean bera izan da nire irakurle eredua esaten zaiona»
Aitortzen dut denbora luzean bera izan dela nire irakurle eredua esaten zaiona. Idazten ari nintzela hamaika aldiz eten izan dudala lana, nire buruari galdetzeko Ibonek zer pentsatuko zukeen irakurriko balu… sudurra zimurtuko ote litzaiokeen.
Ez nituzke aipamenik gabe utzi nahi gu baino adin handiagoko batzuk, ez ziren gutxi izan, jende ordurako ospetsua, laguntza eta babesa eman zigutenak, Karlos Santamaria edo Koldo Mitxelena kasu. Gaztediak arrazoi biologikoa duela aldarrikatu zuen Mitxelenak, euskara batuak ez zuela atzera egiterik adierazteko. Onartu beharra dago halaber Euskaltzaindiak oso goiz ireki zizkigula ateak; eta alfabetatze kanpainari eskaini ziezaiokeen babes guztia eskaini ziola.
Euskaltzaindiaren bilera gehienak hemen, jauregi honetan egiten ziren. Berez, Gipuzkoa plaza inguru honetan gauzatu izan dira euskal kulturaren munduak bizi izan dituen gertakari garrantzitsuenetakoak. Hemen jaio zen euskal prentsa, hemen entzun zen lehen aldiz euskara antzoki batean, eta horregatik azpimarratu nahi dut Donostiaren eta euskararen arteko lotura.
Bide batez omendu nahi dut nirea baino mende bat aurretiko belaunaldi donostiarra, hemendik kanpo mereziko zukeen aitorpenik jaso ez duena, ideiaz eta ogibidez liberalak ziren idazleez osatua. Antonio Arzak, Indalezio Bizkarrondo, Marcelino Soroa, Bitoriano Iraola, Serafin Baroja…
Serafinen seme Don Piok ez zuen Donostia asko maite izan, jakina denez, beharbada aitaren figurari kontra egiteko; Serafinek Donostiari zion maitasuna neurrigabea baitzen. Eta dena esateko, semeak ziurrenik ez zion barkatzen meatz ingeniari batek familia aberasteko beharko zukeen denbora eta kemena euskarazko operak idazten xahutzea. Pio Barojak bere aitaz eta haren lagunez esanda utzi zuen, desteinaz eta mesprezu apur batez, iruditzen zait, haiek kanpokoaz hemengoentzat idazten zutela, eta berak ordea hemengoaz kanpoan ere ezagutu zedin.
Don Piok aitari atxikitzen zion asmo bera zen gurea, ezin bestela izan, erdarara itzuliak izateko inongo asmorik gabe euskaraz idazten genuenez, eta kontuan hartzekoa da Txillardegik bezala nik neuk ere nobelaren bat kanpoan girotu nuela.
Gauzak aldatu egin dira ordea, gaur egun bat baino gehiago dira guretik kanpora irakurriak diren euskal idazleak, nahiz eta Etxepare poetararen eta izen bereko erakundearen nahia, euskara jalgi hadi mundura, gehienetan gaztelanieraren bidez gauzatzen den; gero eta sarriago eta epe laburragoan itzultzen baitira euskarazko lanak gure beste hizkuntza horretara. Asko dira egiteko modu berri horrek gure literaturaren garapenari ekarri diezaizkiokeen ondorioak, eta gehienak onak izango badira ere, ezin ukatu epe luzera Euskal Herriko liburudendetan gure obrek beren itzulpenekin lehiatu beharrak badituela bere arriskuak ere.
Hemos crecido a gran velocidad y crecer nos obliga a enfrentarnos a nuevos desafíos. Resulta evidente que había que andar el camino y debemos felicitarnos por los indicadores que, como la tasa de hablantes, difícilmente pueden ser más positivos. Pero tampoco debemos incurrir en un optimismo inprudente, el optimismo de aquel que cae de lo alto de un rascacielos y, al pasar por el piso 17, cuando le preguntan ¿qué tal?, dice: de momento voy bien.
Tengo la sensación de que nos encontramos a medio camino hacia alguna parte, con el culo entre dos sillas, si se me permite la expresión; entre el desarrollo y el subdesarrollo, por decirlo así. Y como es sabido, los especialistas en desarrollo advierten que en muchos aspectos la fase intermedia puede ser la más peliaguda, puesto que no es raro que concurran en ella factores negativos de los otros dos estadios. Lo que pretendo señalar es la necesidad de evitar caer en la autocomplacencia, de ser autocríticos y ponerse a considerar si no sería útil tratar de recuperar algunas actitudes y prácticas del pasado. Añoranzas de aquellos tiempos, nostalgia de viejo, es posible.
.
Ez niri jaramon handirik egin, zaharraren malenkonia hartuta bainago ziurrenik. Sail berri bat sortu behar banu gaur, “Zaharra naiz” jarri beharko nioke izena, baina ez naizela jatorra aldarrikatzen jarraituko nuke.
Eta adieraziko nuke mundua doan bezala doala, ez dudala uste ziurgabetasun egoera gainditzerik inoiz lortuko dugunik, beti izango garela bereziak, alegia. Eta hobekuntza etortzekotan, ez zaigula mimetikoki handiek egiten dutena kopiatzetik etorriko, ingelesa edo gaztelania edo katalana bera ez zaizkigula baliagarriak eredu bezala, eta ez dugula beste erremediorik originalak izatea baino.
Hartuko nituzke txikiago eta pobreago gineneko konpromisoa, erakundeen babesik ez genueneko entusiasmoa; faltan sumatzen dut jendea euskaltegietara maitasunaren eraginez, elkartasunagatik eta dibertigarria zelako joaten zen garaia, gurasoek ikastolen aldeko hautua egiten zutenekoa, haietan egitasmo aurreratuenak ezartzen zirelako edo irakasleak konprometituenak zirelako. Mira egiten dut kulturaren eta sub-kulturaren mugak, literaturaren eta sub-literaturaren artekoak argiago zeudeneko denborak.
Me apena la creciente antropologización del término cultura. Que cualquier cosa, correr con un eslogan en la camiseta, tirar de una cuerda de un lado a otro de un puente, abrir un grupo de paraguas ¡de colores! en una playa, cocinar bacalao al pil-pil en una plaza, se considere cultura.
Me da rabia la redución de lo cultural al entretenimiento, que las inversiones en cultura se tengan que justificar como medio para traer turistas que compren camisetas Basque Country y coman banderillas. Me da pena que muchos jóvenes abandonen la escuela sin saber leer, sin saber música y que se intente obviar que disfrutar de lo mejor requiere entrenamiento.
Nire onetik ateratzen nau beren buruak bereizteko eta eskolan euskalduntzen den gehiengoa gutxiesteko auzoko beren euskerie aldarrikatzen duten gazteen harrokeriak. Ezin jasan dut Euskal Telebistan erabiltzen den euskara sarritan ulertezina. Errabia ematen didate bere lanaren arrazakeria zabalkundearen izenean justifikatzen dutenak. Penagarria deritzot sormen kulturalaren eskakizun maila janzteko joerari. Onartezina diru publikotik arrunkeria eta zaborkeria ordaintzea eta promozionatzea, gazteei zuzendua denean eta eskolan bereziki. Atzo bezala gaur, kalitateak salba gaitzakeela pentsatzen dudalako.
Nahiago nuke norbaitzuk beren aldarrikapenetan hain urrun joango ez balira; kudeatu dezakeguna baino gehiago eskatzea ez zait inteligentea iruditzen. Deskontzertatu egiten nau zeinen zorrotzak garen eskakizunetan, askotan ahulenarekin intoleranteak izateraino, eta zein epelak, otzanak eta amore emaileak euskara zokoratzen eta mesprezatzen den beste egoera batzuetan.
No entiendo a quienes son incapaces de asumir que el euskera necesita de todos, incluido a los que no lo hablan. Me parecen tan patéticos los que llevan la boina con orgullo como los que se averguenzan de ponersela.
Ad infinitum jarraitzea nuke, edo ad absurdum, baina sobera gainditu dut arrazoizko denbora. Hasitako moduan amaitzera noa beraz, eskerrik asko belaunaldi baten izenean jasotzen dudan ohore honengatik. Lehen eta orain egin dudana disfrutatuz egin dut, inork ez dit ezer zor beraz, eta inork ezin dit gehiago eta hobeto egin ez izanaren damurik kendu. Eskerrik asko.