“Punkaren beste aldea”, bi aldiz saritua Dock Of The Bay jaialdian

“Punkaren beste aldea”, bi aldiz saritua Dock Of The Bay jaialdian –

Dock of the Bay, Donostiako zinema dokumentalen zine jaialdiak asteburuan itxi du 2024ko festibala, Printzipal Antzokian Sari Banaketa osatuta.

Aurten Gorka Urbizu, Josetxo Cerdan eta Mariona Borrull izan dira epaimahai kideak, eta aurtengo sari nagusia, Dokumentalik Onenari Saria, Nicolas Jack Davies zinemagilearen “Omar and Cedric: if this ever gets weird” lanari ematea erabaki dute. Eta gainera, Aipamen Berezia izan dute Rocio Martinen “Fernanda y Bernarda” dokumentalarentzako.

Film Laburren ataleko epaimahaiak, bere aldetik, Jaione Martinez Saez de Maturana, Ane Garai Arrieta eta Maialen Oleaga Nuñoren “Punkaren beste aldea” hautatu du Film Labur Onena legez. Jesusi Etxebarria musika irakasle arrasatearrari buruzko dokumentalak gainera, Publikoaren Saria ere irabazi du, film laburrei dagokiena.

Film luzeen Publikoaren Saria Philipp Fussenegger eta Judy Landkammer zuzendarien “Teaches of Peaches” dokumentalak irabazi du.

"Punkaren beste aldea", bi aldiz saritua Dock Of The Bay jaialdian

 

“Punkaren beste aldea”, bi aldiz saritua Dock Of The Bay jaialdian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude