Punk Zinema dokumental saila Artium-en
Punk mugimenduaren eta haren eraginaren historia berrikusiko dira Artiumen dokumental-sail baten bidez.
…
- PUNK erakusketarekin lotutako sail honek aukera emango du XX. mendeko mugimendu musikal erradikalenaren protagonista nagusiak eta hura ahalbidetu zuen gizarte-testuingurua ezagutzeko.
- David G. Torres-ek egin du hautaketa, erakusketaren komisarioak.
…
Artium, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak lau pelikula dokumentalen sail bat aurkeztu du, punk mugimenduak, 70en bukaeran, eztanda egin eta gailurrean egon zen garaiko zenbait alderdi aztertzeko, eta erakusteko baduela oraindik eraginik Pussy Riot-ena bezalako fenomenoetan. David G. Torresek, erakusketaren komisarioak, hautatu dituen dokumentalak hauek dira: Joe Strummer. The Future Is Unwritten, The Filth and the Fury, Punk Attitude eta Pussy Riot. PUNK. Arte garaikidean utzi dituen arrastoak erakusketa datorren urtarrileko 31 arte egongo da ikusgai Museoan. Dokumentaletan musika-mugimenduaren protagonista nagusiak agertuko dira, hura ahalbidetu zuen gizarte-giroa eta gaur egun oraindik ere duen eragina, nahiz musikaren esparruan, nahiz kultutan eta are politikan ere. Pelikulak azaroko bi asteburutan proiektatuko dira: 14-15ekoan eta 21-22koan. Eulen Taldeak babesten ditu Artiumeko zinema-programak.
PUNK zinema larunbatean hasiko da, azaroak 14, Joe Strummer. The Future Is Unwritten (Joe Strummer. Etorkizuna idatzi gabe dago) filmaren proiekzioarekin. Julien Temple-k zuzendutako dokumental honetan The Clash taldearen sortzaile eta liderraren bizia eta lana erakusten dira. Hura izan zen Britainia Handiko punkaren eztandako talde ospetsuena, eta azken hamarraldietako musikan eragin handienetakoa izan duena. Epaimahaiaren sarirako izendatua 2007ko Sundanceko Jaialdian, eta urte bereko britainiar dokumental onena bezala hautatua, pelikulan artxiboko irudiak eta zinemaren (Steve Buscemi, Martin Scorsese, Johnny Depp), musikaren (Mick Jagger, Mick Jones, Bono) eta artearen (Damien Hirst) munduko pertsona ezagunei egindako elkarrizketak nahasten dira.
Julien Temple igandean itzuliko da pantailara, hilaren 15ean, oraingo honetan The Filth and the Fury-rekin (Zikinkeria eta amorrua, 2000), punk britainiarreko talde ikonikoenari buruzkoa: Sex Pistols, XX. mendeko musika-mugimendu erredikalenaren mukiari su eman zion taldea. Izatez, Templek taldeari buruz egindako bigarren pelikula da; lehendabizikoari (The Great Rock ‘n’ Roll Swindle, de 1980) leporatu zera zitzaion: taldearen managerra izan zen Malcolm McLaren-en ikuspegi desitxuratua ematea. Bizirik jarraitzen duten kideak izan dira bigarrenaren ardatza, eta Sex Pistols taldearen igoera, gainbehera eta erorikoa erakusten du 70eko Britainia Handiko testuinguru sozial eta politikoan. Telebista programa baten agertu ondoren egunkari batek eskaini zien izenburutik dator pelikularen izena, eta hura, berriz, William Faulkner-en nobela baten izenetik: The Filth and the Fury.
PUNK zinema sailaren bigarren asteburua azaroaren 21ean hasiko da, larunbatean, Don Letts-ek 2005ean zuzendutako Punk Attitude (Punk jarrera) dokumentalarekin. Pelikulan punkaren iraultza aztertzen da, 70etan sortu zenetik gaur egungo gizartean eta kulturan oraindik ere nabaritzen diren eraginetaraino. Punk Attitude-k ildo kronologiko bati jarraitzen dio, talde eta irudi aipagarrienei arreta jarriz: punkaren iragarle izan ziren artista eta generoetatik hasi (MC5 edota Velvet Underground), protagonista zuzenekin jarraitu (The Ramones, The Stooges, Sex Pistols, The Clash), eta egungo musikan hauteman daitezkeen arrastoetaraino.
Zikloa Pussy Riot: A Punk Prayer-ekin (Pussy Riot: punk otoitza) amaituko da, Mike Lerner-en eta Maxim Pozdorovkin-en Pussy Riot errusiar punk talde feministari buruzko filmarekin. Zenbait kide gartzelaratu egin zituzten Moskuko katedralean performance bat, «punk otoitza» izenekoa, egiteagatik. Zigorra ezartzean «erlijiozko gorrotoa» leporatu zitzaien. 2013an estreinatutako pelikula hau egiteko elkarrizketak, taldearen ekintzen irudiak eta epaiketa-saioen grabazio-zatiak erabili dira.
PUNK zinemaren proiekzio guztiak 19:30ean hasiko dira Artiumeko Emanaldi aretoan. Sarrera bakoitzakk bi euro balio ditu, eta ziklo osorako txartelak, sei. Artiumen Adiskideentzat sarrera doakoa da. Pelikula guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, bi ingelesezko azpitituluekin (The Filth and the Fury eta Punk Attitude), eta beste bi gaztelaniazkoekin (Joe Strummer eta Pussy Riot).
…
>> Punk. Arte garaikidean utzi dituen arrastoak erakusketarekin lotutako jarduera
Punk. Arte garaikidean utzi dituen arrastoak > 2016ko urtarrilaren 31 arte
Johnny Rotten, mikrofonoa eskuan duela, belauniko dago oholtzaren gainean; publikoak jaurtitako garagardo botila hautsiak ditu inguruan; aldamenean, Sid Vicious, ohi bezala kontzertu osoa baxua konektatu gabe jotzen aritu dena, botilaren batekin bularrean ebakia egin eta odola dariola dago…
…
…
.
Programa
(Proiekzio guztiak Emanaldi aretoan 19:30ean)
Azaroaren 14a, larunbata
Joe Strummer. The Future Is Unwritten. Julien Temple, 2007
J. b. eta gaztelaniazko azpitituluak
Azaroaren 15a, igandea
The Filth and the Fury. Julien Temple, 2000
J. b. eta ingelesezko azpitituluak
Azaroaren 21a, larunbata
Punk Attitude. Don Letts, 2005
J. b. eta ingelesezko azpitituluak
Azaroaren 22a, igandea
Pussy Riot. A Punk Prayer. Mike Lerner eta Maxim Pozdorovkin, 2013
J. b. eta gaztelaniazko azpitituluak
…