Prestashop euskaraz. Laguntza behar da.

Hurrengo asteetan kamisetak online saltzeko denda bat zabaltzekotan gaude. Horrelako ekimen batek ohikoak dituen lan teknikoez gain, euskaraz ere -ezinbestekoa- izango den ekimen bati zailtasun bat gehiago gehitzen zaio: Nola dago CMS plataformen eCommerce moduluen aurrerapen maila euskarazko itzulpen eta lokalizazioan?

Asko ikertu ondoren, nire iritziz bi dira eCommerce proiektuak txukun aurrera ateratzeko balio duten CMSak: Joomla!+VirtueMart bikotea eta Prestashop. Biak ala biak software askean oinarrituak eta atzetik komunitate handia dutenak. VirtueMart eta Joomlaren euskaratzeak Transifex atariaren bitartez itzulpen ofiziala eskuragarri daudelarik, VirtueMarten euskaratze maila %30koa dela ageri da.

Guk gure proiektuarentzako azkenean Prestashop aukeratu dugu. Teknikoki hamaika arrazoi daude horretarako bainan oinarrian eta Joomla!rekin alderatuta, Prestashopek SEOri ematen dion garrantziagatik aukeratu dugu. Hau horrela izanda, euskaraketaren egoera aztertzea zetorren. VirtueMarten kasuan euskaratzea apala bada, Prestashopen aldiz apalagoa da. Egun, urriaren 30ean, %18 baino ez da. Hala ere portzentaia honek ez gaitzala nahastu, proiektu orokorrari baidagokio eta aurreko astebukaera hasieran Prestashopen frontend-a %47an zegoelarik, igande gauerako %100 uztea lortu bainuen. Orduak gogoz sartuta, noski. Nabarmentzekoa da eta aipatu beharra dago, Barakaldon kokatua dagoen Gaueko enpresako @dabidmp eta @josebamartos-ek hasi zutela Prestashop euskaratzeko saltsa.

Prestashop euskaraz. Laguntza behar da.

Beraz, Prestashop euskaraz erabili nahi duten enpresa edo ekimenentzako oinarrizko itzulpen bat bada eskuragarri .zip fitxategi bezala. “Bidaliko zenidake fitxategia mesedez!!” Ez. Fitxategi hori nahi duenak Prestashopen itzulpen ofizialetarako webgunean izena ematea dauka. Eskaera jaso ahala, bertatik, Prestashopek itzulpenak egiteko online tresnarekiko sarbidea ahalbideratuko dizuen erabiltzaile izen eta gakoak emango dizkizuete. Hemendik aurrera, Prestashopen euskarara itzulitako .zip fitxategia eskuratzeko aukera izango duzue. Prestashopen online tresna honi ikusi diodan abantailarik handiena, itzulpena aurreratu ahala, itzulpen osoaren .zip fitxategian gehitzen dela eta itzulpen osoaren pre-release bertsio bat eskuratu daitekela da.

Esan bezala, Frontend-a jada %100 euskaraturik dago eta nire hurrengo pausoa errore mezuen itzulpena da. Horretan hasita nago jada: 728 dira itzuli beharreko string-ak eta jada 150 dira itzulitakoak. Beraz, oraindik lan eskerga latza dago.

Eta saldu behar dituzuen kamisetak nolakoak izango dira? Irudi honetan aurrerapen bat ikustea badago ere, kamisetak oraindik labean daude. Laister bilduma osoa erakusteko moduan izango gara.

2013/11/08ko eguneraketa.

Gure proiekturako beharrezkoak diren oinarrizko atalak euskaraz %100 itzulita utzi ditut: Errore mezuak, FrontEnd-a, PDF luzapena eta fitxen atala (Tabs). Ta proiektu osoaren %28,7a da itzulita dagoena soilik!! Harrapazank!!

Prestashop euskaraz. Laguntza behar da.
PrestaShopen itzulpena euskarara

Prestashop euskaraz. Laguntza behar da.

Zallan bizi den eta alabari euskaraz hitzegiten dion bakanetakoa. Ataundarra jaiotzez, beasaindarra heziketaz ta Zallarra bizilekuz.

5 pentsamendu “Prestashop euskaraz. Laguntza behar da.”-ri buruz

  • Nik Xabier, denda aurkeztu bezain pronto erosiko dizuet kamiseta hori bera.
    Gaztelumendi da, ze politte! benetan.
    http://www.guregipuzkoa.net/photo/5226

    Zorionak ekimenagatik, lokalizazioagatik… eta bidai on!

  • Xabier Eskisabel Sampedro 2013-10-30 23:23

    Eskerrikasko Patxi! Bat gordeko dizugu. 🙂

  • Prestashopen moldaketak egiten nabil azkenaldian eta tresna bikaina dela iruditzen zait. Euskaratze bidean izena eman dut eta bidaltzen diren e-postak itzultzen hasi naiz. Zuena izango al da euskaraz martxan jarriko den lehen Prestashop-a? Hala espero dut, gustora erosiko dut zuen dendan!!

    • Xabier Eskisabel Sampedro 2013-11-04 21:58

      Kaixo fumut!
      Eskerrikasko Prestashopen izena eman ta email mezuak euskaratzen hasteagatik. Bertan ikusiko dugu elkarrekin egiten dugun lana.
      Gurea ez da inondik inora euskaraz eta Prestashopekin egiten den lehenengo webgunea izango. Aurrekariak badaude, adibide gisa bikini ta bainujantziak saltzen dituen Donostiako http://www.goiuri.com edo PCak berziklatzen dituen http://www.pclagun.org dituzu.
      Elkarren berri izaten jarraituko dugulakoan, ondo izan!

  • Prestashop euskaratzeko erramintan altaz eman naiz baina gaur egun 1.6 baina bertsio berriagoetarako bakarrik kolaboratu daiteke. Gurea 1.5.6 da eta bertsioz berritzeak beste moduloen berritzea ere suposatuko liguke.
    Ba al da modurik 1.5.6 bertsiorako kolaboratzeko eta orain arte komunitateak egindako lanaz baliatzeko?
    Ondo izan.