Post Homo Sapiens. Etorkizuna programatu (Getxophoto)

Post Homo Sapiens. Etorkizuna programatu (Getxophoto) –

Post Homo Sapiens. Etorkizuna programatu”, izango da aurtengo irailean Getxophoto, Nazioarteko Irudi Jaialdiaren gaia. 

“Humanitatearen etorkizunean pentsatzea eta dituen aukera ugarien inguruan hausnartzea” izango da XIII. Getxophoto, Nazioarteko Irudi Jaialdiaren gaia, irailaren 4tik 29ra Getxon. Jaialdia BegiHandi elkarteak antolatzen du, eta hirugarren (eta azkenengo) urtez Monica Allende Bilboko zuzendari artistikoak gainbegiratu du. Amaia Agirre, Getxoko alkatearen esanetan, nazioarteko jaialdia “eztabaida eta hausnarketa soziala eta kulturala eragiten duen jarduera da”.

Getxophotok, 20 bat erakusketa antolatu ditu 35 herrialdetik etorriko diren 200 bat lanen partaidetzarekin, hezkuntza laborategi, open call eta beste hainbat ekitaldirekin batera (hitzaldi, gaueko paseo, proiekzio, topaketak eta beste).

Post Homo Sapiens. Etorkizuna programatu (Getxophoto)

Egitarauaren aurrerapena

Aurtengo gaiak etorkizunari eta etorkizunak dakartzan aukerei buruz pentsaraztea du asmoa. “Transizioak seriearen hirugarren atala izango da. Pertsonarengan fokatu gara, bere erronkei buruz arituko gara; nondik gatoz eta norantza goaz; gizartean eztabaida pizteko helburuarekin, jaialdia den plataforma fisikotik zein birtualetik, jende kopuru handiak jarraitzen baitu Jaialdia webgunearen bitartez (90.000 bisita iaz) eta sare sozialen bitartez”, Jokin Aspuru, Getxophotoko zuzendariaren hitzetan.

Erakusketa gehienak Algortako erdigunean, Ereagako hondartzaren inguruan eta Punta Begoña Galerietan izaten dira. Ereagan ikusi ahal izango diren hiru erakusketak emakumeek egindakoak dira, eta hirurak gorputzari buruzkoak. Alde batetik, Maija TammikOne of Them is a Human” izeneko lau erretratuk osatutako sorta erakutsiko du. Hiru androideren (gizarte itxurako robotak) eta gizakia izan litekeen baten aurpegiak dira eta ez da zehazten zein den gizakiarena; Haley Morris-Cafierok ziber-jazarpena erakutsiko du “The Bully Pulpit” izeneko argazki-bildumarekin, eta Juno CalypsokWhat to do with a Million Dollars” aurkeztuko du, barruko alde aseptikoei buruz.

Aurtengorako aurreikusitako berritasunen artean, familientzako jarduerak eta ikastetxetako irakasle eta ikasleentzako bisita gidatuak izateaz gain, Borja Crespo eta Koldo Serra Dj-ek jaialdiari jarriko dioten soinu banda izango da. “Bestalde, ikusmin handia eragin digu Neil Harbisson ciborg aktibistaren presentziak. Buruan, garezurrean, antena bat jarri ondoren, bere egunerokoa nolakoa den azalduko du. Bestalde, koloreen kontzertua ere eskainiko du, publikoarengana hurbiltzean antenak igortzen dionarekin”, Jokin Aspuruk azaldu duenez.

Publikoak ere izango du parte hartzeko aukera. Bestek beste, uztailaren 27ra arte gaiari aurten proposatu den gaiari buruzko argazki bat bidali ahal izango du, eta horietako 40 hautatuko dira Algortako Dendak elkarteko saltokietan ikusgai jartzeko. Bestalde, Hamaiketakoa deituriko ekimena, Oskar Martinez, Juantxo Egaña eta Ixone Sadaba argazkilariekin burutuko da.

Eragile eta erakundeekin izango diren lankidetzen artean, aurten Donostiako Kutxa Kultur entitatearekin, Bilboko Foru Liburutegiarekin, euskal Museoarekin eta Bilboko FNACekin egingo du lan jaialdiak.

.

Azaleko argazkia: Federico Estol.

Post Homo Sapiens. Etorkizuna programatu (Getxophoto)