“Pop-art-Paperezko museoak altxorren gordelekua”, familientzako tailerra

familientzako tailerra –

Igartubeiti baserri museoak ICOMek antolatutako Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du, “Museoak, hezkuntzaren eta ikerketaren alde” leloari jarraituz.

Zer da museo bat? Zer erakusten digu museo batek? Galdera horiei erantzuteko tailer bat antolatu dugu, non familiek museoa zer den ikertu ahal izango duten eta bertan ezkutatzen diren altxorrak ezagutuko dituzten. Gainera, paperezko museo propioak sortuko ditugu Aran Santamaria artistaren laguntzarekin, modulu arkitektonikoak, collage teknikak eta pop-art teknikak erabiliz. Sormenarekin lan egingo dugu gure museoak sortzeko eta bertan altxor baliotsuenak gordetzeko.

Zer gordeko zenuke zuk zure museoan? Zatoz eta ikus dezagun!

Beharrezkoa da aurrez izena ematea: 943 72 29 78 edo online.

familientzako tailerra

familientzako tailerra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude