Yorgos Lanthimosen “Poor Things” filmak jasoko du FIPRESCI Saria

Yorgos Lanthimosen “Poor Things” filmak jasoko du FIPRESCI Saria –

Yorgos Lanthimosen ‘Poor Things’ filmak jasoko du urteko film onenaren FIPRESCI 2024 Sari Nagusia.

Zuzendari greziarrak lehendabizikoz jasoko du nazioarteko kritikaren aintzatespen hau.

Yorgos Lanthimosen "Poor Things" filmak jasoko du FIPRESCI Saria

Yorgos Lanthimosek zuzendutako Poor Things filmak FIPRESCI Sari Nagusia irabazi du, FIPRESCI Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko kideek 2024ko pelikularik onen gisa hautatua izan ondoren. Bozketan mundu osoko 791 kritikarik hartu dute parte, eta ekoizpen britainiar hau aukeratu dute 2023ko uztailaren 1etik aurrera estreinatutako pelikula guztien artean.

Beste lau finalistak honako hauek izan dira: Radu Jade zuzendariaren Nu astepta prea mult de la sfârsitul lumii /Do not Expect Too Much from The End of the WorldAku Wa Sonzai Shinai / Evil Does Not Exist (Ryusuke Hamaguchi, Perlak, 2023), Andrew Haighen All of Us Strangers eta Mohamad Rasoulofen Daney anjir maabed / The Seed of the Sacred Fig (Perlak, 2024).

Poor Things 2023an estreinatu zen Veneziako zinema-jaialdian, eta film onenaren Urrezko Lehoia eskuratu zuen. Golardoa nazioarteko ibilbide bikain baten hasiera izan zen eta, besteak beste, bi Golden Globe, bost Bafta Sari, Oscar sarietarako hamaika izendapen eta lau sari jaso ditu (besteak beste, emakumezko aktore protagonista onenaren saria Emma Stone aktorearentzat).

FIPRESCI Sari Nagusia irailaren 20an banatuko da Donostia Zinemaldiaren 72. edizioaren inaugurazio-galan. Egun horretan bertan filmaren emanaldia programatuko da (ordu zehatza irailaren 9an iragarriko da).

Sortu zenetik (1999an) hainbat zinemagile handik jaso dute FIPRESCI Sari Nagusia, hala nola hauek: Maren Ade, Pedro Almodóvar, Paul Thomas Anderson, Alfonso Cuarón, Jean-Luc Godard, Ryusuke Hamaguchi, Michael Haneke, Aki Kaurismäki, Richard Linklater, Terrence Malick, George Miller, Cristian Mungiu eta Chloé Zhao.

FIPRESCI Saria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude