Poeta txarrak…
Poeta txarra naiz eta idazten jarraitzen dut. Ateak marrazten hitzez,
josten sarrailak
giltzik behar ez dutenak… atzean salbazioa balego bezala.
Baina beste orrialde batekin egiten dut topo beti.
Bai
poeta txarra naiz,
idazten duguna garen heinean.
Eta agian hori da nire bertute handiena.
[…] This post was mentioned on Twitter by Oier Aranzabal, Oier Aranzabal. Oier Aranzabal said: Poeta txarrak…. … bertute onak http://zerdiok.info/2010/12/14/poeta-txarrak/ […]