Plan bikaina astebururako Igartubeiti Baserri Museoan

Plan bikaina astebururako Igartubeiti Baserri Museoan – 

Udako jarduerak Igartubeiti Baserri MuseoanIgartubeiti Baserri Museoak plan ezinhobea antolatu du uztailak 20 eta 21eko astebururako:

Pintxo eta txotx!
Jarduera ezin hobea proposatzen dizuegu!
Igartubeiti baserrian jakiek izandako garrantzia ezagutuko dugu bisita baten bitartez, bertan artoaren iritsierak eragindako eraldaketari buruz hitz egingo dugu eta sagardoa egiteko dolarearen funtzionamendua ezagutuko dugu.

Interpretazio zentruan dugun “Mundua lau zaporetan margotuta” erakusketaren bidez Euskal gastronomian murgilduko gara eta honen lau saltsen bitxikeriak ezagutuko ditugu.

Amaitzeko pintxo bat dastatuko dugu txotx eginez!

11:00etan euskeraz / 12:30etan erderaz, 6€ helduak eta 4€ haurrak

Izen-ematea: online; 943 72 29 78 / igartubeiti@gipuzkoa.eus

“Bizimoduak” bisita berezia
Lenbur Fundazioarekin elkarlanean, Urola Garaia Turismoaren babesarekin antolatua uztailaren 21ean.

Igartubeiti Baserriak eta Lenbur Fundazioak, Urola Garaiko Turismoarekin batera, bisita tematiko berezia antolatu dute, non Igartubeiti Baserria ezagutzeaz gain, aiton-amonen eskola eta etxebizitza bisitatuko ditugun.

Familia ekintza honetan, baserriko bizimodua ezagutuko dugu zentzumenen bidez, nola egiten zuten lo… zer jan eta edaten zuten…Igartubeiti Baserri Museora bisita sentsorial bat eginez.

Jarraian, industrializazioak bizimodu honetan izan zuen eragina ikusiko dugu, aiton-amonen garaiko eskola eta langileen etxebizitza ezagutuz.

Gaur egungo bizimoduarekin alderatzeko aukera izango dugu, eskolan jasaten zituzten zigorrak, zorroztasuna eta disziplina ezagutuz. Telebistarik, hozkailurik, garbigailurik, edo berogailurik gabeko etxe bizitza batean murgilduko gara, baina aldi berean, garai hartako jolas dibertigarriak ere ezagutuko ditugu.

11:00 Igartubeiti Baserri Museora bisita sentsoriala (Ezkio)
12:30 Aitona-Amonen eskola eta etxebizitza (Legazpi)
Dohainik.

Izena ematea: mirandaola@lenbur.com, igartubeiti@gipuzkoa.eus, 943730428 edo 943722978

Plan bikaina astebururako Igartubeiti Baserri Museoan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude