Pinchas Zukerman eta Amanda Forsythek eszenatokia partekatuko dute berriz Euskadiko Orkestrarekin
Pinchas Zukerman eta Amanda Forsythek Euskadiko Orkestrarekin –
Euskadiko Orkestrak laugarren kontzertu-programan nazioarteko musikari garrantzitsuenekoa den Pinchas Zukermanen laugarren bisita hartuko du, eta biolinjole eta zuzendari funtzio bikoitza beteko du honek, programa-aldaketa baten ostean. Azaroaren 29tik abenduaren 5era izango diren kontzertuen programa Mozart eta Beethovenen obrek osatzen dute nagusiki. Horrez gain, Bilbon eta Donostian, Amanda Forsyth biolontxelojoleak Max Bruchen ‘Kol Nidrei’ interpretatuko du, eta Gasteiz eta Iruñean, Zukermanek ‘Berceuse sfaradite’ sehaska-kanta sefardia joko du.
Gure eszenatokietara itzuliko dira Euskadiko Orkestraren bi lagun handi, nazioarteko bi izar handi: Pinchas Zukerman biolinjole eta zuzendaria eta Amanda Forsyth biolontxelojolea. Mozarten Txirula magikoaren oberturarekin kontzertuak ireki ondoren, bi obra nagusiak izango dira Mozarten Biolinerako 5. Kontzertua, aurreko lau kontzertuak baino aurreratuagoa eta ez hain konbentzionala dena, eta Beethovenen 2. Sinfonia baikor eta alaia, haren ziklo sinfonikoan gutxien interpretatzen dena. Kontzertuak beste obra banarekin osatuko dira: Donostian eta Bilbon, Amanda Forsythek Max Bruchen Kol Nidrei eder eta ezagunari helduko dio; Gasteizen eta Iruñean, Zukermanek Paul Ben-Haimen Berceuse sfaradite sehaska-kanta sefardia aurkeztuko du lehen aldiz Euskadin.
Pinchas Zukerman eta Amanda Forsythek eszenatokia partekatuko dute berriz Euskadiko Orkestrarekin