PASTELDEGIKO ALIATUAK [poetische samizdat]

NDkwMw==

PASTELDEGIKO ALIATUAK [poetische samizdat] UMPS-aNGIOLILLOpAMPHLETISTiNEN »Gure baitan daude biak tiranoak eta askatzaileak pairatzaileak eta umiliatzaileak hurrupatzaileak eta esplotatuak« NXG parafraseatuz Elkarren etsai garela antzeztu dugu eta hala ez dela dioenak osteratxoa egingo du epaitegietan adierazpen errebisionista egiteagatik. Gure jokoa ez dugu ulertu nahi izan: batzuek garagardoak besteek kafesneak, batzuen freskagarria besteen ron-kola, beltzez dugula bisaia estaltzen batzuk eta makilaje eta gelez atontzen besteek. Ez dugu ezer ulertu nahi izan geure buruetan zaudetenez ez zenezaten azken instanteraino deus ere jakin: irrati formulak entzuten ditugu eta piraten uhinak, raveeta parte hartzen dugu eta harizko laukoteen atzean eseri, begi-puntuan zaituztegu esnobak eta pretenziosak [-A-ANTI-ANTIGAFAPASTISTAK!-] duela hogei berramona ginenok edo duela hogei minutu heldu garenok berdin egiten dugu garraxi, zazpiehun euristen eskuekin segapotoetako dezibelioetan rap azpiproletario yankeea entzutea laket zaigu. Jomugan zaituztegu zibilizazioen eta herrien arteko guden sustatzaile errebeldeak, pedofiloak eta gerontofiloak gara. Poligamo asexualok gurtzen dugu Malcolm eta Maradona, Keny eta Karl, Dj Msn eta Manfred Mann. ]EZ DUGU PASTEL PUSKETA NAHI, PASTELDEGIA NAHI DUGU![1 Ez gara aliatuak talde bera dugu osatzen. Zelula bakoitzean haragitzen dugu abangoardia eta erretagoardia: koadroak gara, liderrak eta ardiak dominatzaileak eta dominatuak, hiperklasetarrak zerrendan zaudete -paperetan- eta hemen egotearen beldur dena ere trenean sartuko da: Maximilien da gurekin, zerbitzariak, komun garbiltzaileak, maisuak, arratoiak gara eta katuak2. 1Yorckstrasseko zubian zuriz: WIR WOLLEN NICHT EIN STUCK VOM KUCHEN WIR WOLLEN DIE GANZE BÄCKEREI! 2Tyler Durden »You are not your job. You’re not how much money you have in the bank. You’re not the car you drive. You’re not the contents of your wallet. You’re not your fucking khakis. You’re the all-singing, all-dancing crap of the world«.

Izan ondo lagun,

>derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<

[zuzeu.com [andreasetagudrun.wordpress.com/-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna [bilingual???????? 2011ko apirila, Bilbo (Libia)// 219 Germinal 15 Quintidi, Bilbo (?????)

G.Ensslin

A.Baader

NDkwOA==

NDkwOQ==

Hemen pedeefean:

NDkxMQ==

 

NDkxMA==

Andreas Bernd Baader (1943ko maiatzaren 6a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da, astia duenean margotzen du. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| Gudrun Ensslin (1940ko abuztuaren 15a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da. Hegelen ondorengoa da, biolina jotzen du idazteaz gainera. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| [zuzeu.com [g.ensslin&a.baader-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna

Zer duzu buruan “PASTELDEGIKO ALIATUAK [poetische samizdat]”-ri buruz

  • […] a.baader&g.ensslin LikeBe the first to like this post.▶ No Responses /* 0) { jQuery('#comments').show('', change_location()); jQuery('#showcomments a .closed').css('display', 'none'); jQuery('#showcomments a .open').css('display', 'inline'); return true; } else { jQuery('#comments').hide(''); jQuery('#showcomments a .closed').css('display', 'inline'); jQuery('#showcomments a .open').css('display', 'none'); return false; } } jQuery('#showcomments a').click(function(){ if(jQuery('#comments').css('display') == 'none') { self.location.href = '#comments'; check_location(); } else { check_location('hide'); } }); function change_location() { self.location.href = '#comments'; } }); /* ]]> */ […]