[Paperezko Itsasoa #podcast] Behi sakratuak eta zerri lohiak
[Paperezko Itsasoa #podcast] Behi sakratuak eta zerri lohiak –
Paperezko Itsasoa podcastaren laugarren atalean, Marvin Harris antropologoaren lanei jarraiki, gastronomiaren tabuei helduko diegu. Zergatik gurtzen dute hinduek behia? Zergatik da higuingarria zerria juduentzat eta musulmanentzat? Ohitura guzti horiek ez dira kapritxo erlijioso hutsak, badute euren logika. Animatu eta entzun!