Estreinaldiak: Otsailak 24
Estreinaldiak: Otsailak 24 –
Irati (Paul Urkijo)
| Euskal Mitologia | Fantasia | Drama | Ekintza |
XIII. mendea. Karlomagnoren armadaren erasoaren aurrean, haraneko buruzagiak antzinako jainkosa bati laguntza eskatu dio. Odolezko itun baten bidez, etsaia garaituko du, trukean bere bizitza emanez; baina, lehenago, bere seme Eneko behartuko du bere herria aro berrian babestu eta gidatuko duela agintzera.
Urte batzuk beranduago, misio batekin egingo dio aurre Enekok promesa hari: aitaren gorpua berreskuratu beharko du, zeina modu paganoan lurperatuta dagoen Karlomagnoren altxorrarekin batera. Kristau fedekoa izanik, Enekok ibarreko pagano baten laguntza beharko du horretarako, Irati deituriko emakume enigmatikoa.
Euskal Herriko mitologiaren parte diren pertsonaia eta izakiak, ezpata-borrokak eta Euskal Herriko paisaia ezagunak. VIII. mendeko garai historiko ilunean girotua dago filma, eta Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren El ciclo de Irati komiki ezaguna du oinarri, ikuspegi ilun eta beliko batera eramanda. Paul Urkijo zuzendariaren hitzetan, beti errodatu nahi izan duen “istorio epikoa” da.
Euskaraz errodatuta, Eneko Sagardoy eta Edurne Azkarate jarri ditu Urkijok bikote protagonistaren azalean, eta Iñigo Aranbarrik, Elena Urizek, Iñaki Beraetxek, Ramon Agirrek, Kepa Errastik eta Itziar Ituñok osatu dute aktore-zerrenda.
2022| Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia: Publikoaren saria
2022| Sitgesko festibala: Publikoaren saria eta Efektu berezi onenen saria.
.
Momiak (Juan Jesus Garcia Galocha)
| Animazioa | Fantasia | Ekintza | Txikientzat |
Lurraren erraietan momien hiria dago! Inperioaren aginduz, Nefer printzesak Thurtekin ezkondu behar du, gurdien auriga ohi batekin. Ez batak ez besteak ez dute ezkondu nahi; Neferrek askatasuna irrikatzen duelako, eta Thutek ezkontzeari alergia diolako. Baina jainkoen asmoak ezeztaezinak dira: Thutek Neferrekin ezkondu eta faraoiak eman dion errege eraztuna zaindu beharko du. Horri zerbait gertatuko balitzaio, Thutek begiak eta mihia galduko lituzke.
Bitartean, gure munduan, Lord Carnabyk indusketa arkeologiko bat egin eta gauza berezi bat aurkitzen du: Egiptoko errege-ezkontzako eraztun bat! Bada, Thut gizakien mundura joan behar da hura berreskuratzera. Ondoa, Sekhem, 12 urteko anaia eta bere krokodilo maskota, zein Nefer izango ditu. Elkarrekin abentura handi bat biziko dute Londres modernoan, eta beren asmoetan sartzen ez zen zerbait deskubrituko dute: maitemintzea zer den.
Zineuskadi Elkartearen ZINEMA EUSKARAZ programaren bidez helduko da filma Hego Euskal Herriko aretoetara.
.
Missing (Nicholas D. Johnson, Will Merrick)
| Thrillerra | Drama |
Ama Kolonbian oporretan ari dela desagertuko zaionean, nazioarteko burokraziak oztopatuko duen bilaketa prozesua abiatuko du June protagonistak. Los Angelesen trabatuta, milaka kilometrora, Junek eskura duen baliabide teknologiko oro erabiliko du, beranduegi izan baino lehen, bere ama topatzeko. Baina bere bilaketan zenbat eta gehiago sakondu, galderak gehiago izango dira erantzun zehatzak baino.
.
Till (Chinonye Chukwu)
| Drama | 50ko hamarkada | Gertakari errealetan oinarritutako istorioa |
Emmett Louis Tillen historioa eta bere amaren ondarea, zeinak bere seme erailarentzat justizia bilatu zuen bizi osoan zehar.
2022 | BAFTA sariak: Aktore onenaren sarirako hautagaia (Danielle Deadwyler)
2022 | Aktoreen Sindikatua (SAG): Aktore onenaren sarirako hautagaia (Deadwyler)
2022 | Gotham sariak: Interpretazio protagonista onenan (Danielle Deadwyler)
.
The Quiet Girl (Colm Bairéad)
|Drama | Familia | 80ko hamarkada |
Irlandako landa eremua, 1981. Cait bederatzi urteko neskato lotsatia da, eta bere familia pobre, disfuntzional eta handiegiaren itzalpean bizi dena, gehiegizko arretarik jaso gabe. Eskolan eta etxean zailtasunak izaten ditu, eta horiek isilpean eta ingurukoentzat oharkabean igaroz pasatzen ikasi du. Uda iristen denean eta amaren erditze-data hurbiltzen denean, urruneko senide batzuen etxera bidaliko dute.
Pixkanaka, eta Kinsella familiaren zaintzari esker, Caitek aurrerapen nabarmenak egingo ditu eta bestela ere bizi daitekeela ikasiko du bertan. Baina maitasuna nagusi den eta sekreturik ez dagoela dirudien etxe honetan ere, egia mingarri batekin egingo du topo.
2022 | Oscar sariak: Nazioarteko film onenaren sarirako hautagai
2022 | BAFTA sariak: Egokitutako sari onenaren eta Ingelesaz besteko film onenaren sarietarako hautagai
2022 | Europar Zinemaren Sariak: Argazki onenaren saria
2022 | Berlinale – Berlingo Jaialdia: Generation Kplus – Zilarrezko hartza film onenari
2022 | Seminci – Valladolideko Jaialdia: Zilarrezko galburua
.