Oteiza Museoak ‘Quousque Tandem Abutere’ aurkeztuko du

Oteiza Museoak ‘Quousque Tandem Abutere’ aurkeztuko du –

Oteiza Museoak ‘Quousque Tandem Abutere’ aurkeztuko du, Zuk Performing Arts konpainiaren errealizazio bat

Proiektuak artistaren obra eta pentsamoldea gerturatu nahi ditu dantzaren, gorputzaren, musikaren eta ikus-entzunezkoaren bidez, eta Museorako sortua da Oteizaren urteurrenean.

Oteiza Museoak ‘Quousque Tandem Abutere’ aurkeztuko du

Oteiza Museoan Quousque Tandem Abutere obra eszenaratuko dute, Zuk Performing Arts konpainiak egindako ikus-entzunezko pieza eszeniko bat. Espazio horretarako bereziki sortutako muntaketa bat da, eta museoaren areto nagusian taularatuko da, urriaren 20an (igandea, 12:00etan), artistaren urteurrenean, zeina 1908ko urriaren 21ean jaio baitzen.

Proiektu honek artistaren obra eta pentsamoldea gerturatu nahi ditu dantzaren, gorputzaren, musikaren eta ikus-entzunezkoaren bidez. Hizkuntza koreografiko garaikide eta urbanotik abiatuta, Jorge Oteizak 1963an argitaratutako Quousque Tandem…! saiakera ospetsuan inspiratutako eszenak erakusten dira, baita haren ibilbide artistikoan garrantzitsuak izan ziren artelanen eta kontzeptu artistikoen irudiak ere.

Miguel PGk eta Itsaso A. Canok sortutako lan honek bidaia bat moldatzen du Oteizaren unibertsoan barrena, saiakera-lanean ageri diren zenbait kontzepturen bidez. Haiei esker, Oteizaren pentsamolde estetikora hurbiltzen da, sorkuntza artistikoari eta bizitzari buruzko gogoetetara, bai eta euskal konstruktibismoari edo cromlech neolitikoari buruzko hausnarketetara ere, leku espazial eta espiritual gisa.

Dantzariekin batera uztarturik izanen dira zuzeneko musika eta ikus-entzunezkoen proiekzioa, bai eta Jorge Oteizaren unibertso estetiko eta bisualean murgiltzeko aukera ematen duten elementu eszenografikoak ere. Zuk konpainiaren eta Jorge Oteiza Fundazio Museoaren arteko lankidetza estuari esker eszenaratuko da obra hau, eta, pieza eszeniko honetarako, museoak egitasmoaren esku jarri ditu bere artxiboa eta espazioa bera.

Doako jarduera. Plaza mugatuak. Aldez aurretik erreserba egin behar da: recepcion@museooteiza.org / 948332074.

QUOUSQUE TANDEM ABUTERE
Zuk Performing Arts
Oteiza Museorako sortua, Jorge Oteizaren urteurrenean

Fitxa artistikoa
Zuzendaritza. Zuk Performing Arts
Sorkuntza. Miguel PG, Itsaso A Cano
Interpreteak. Itsaso A Cano, Idoia Rodríguez, Amaia Martínez, Moisés Gordo eta Diego Garrido.
Argiztapena. Daniel Marín
Eszenografia. Miguel PG eta Mikel Álvarez
Jantziak. Noemí Alló Sonido. Diego Leco
Bertsoak. Ekhiñe Zapiain
Pilotaria. Oihan Lerga
Bideoa. Harria Producciones eta Artgrid
Ahotsa. Ainhoa Tabuyo eta Lide Arrieta
Musika. Silberio de Ura (zuzenekoa) eta Guillermo Medín
Postprodukzioa. Guillermo Medín
Diseinu teknikoa. Miguel PG eta Diego Leco
Laguntza teknikoa. Cromadrid
Baliabide dokumentalak. Oteiza Museoa
Laguntzaileak. DNA Jaialdia, Oteiza Fundazio Museoa, Altsasuko Udala, Ribaforadako Udala, Zizur Nagusiko Udala, Ribera en Danza

Oteiza Museoak ‘Quousque Tandem Abutere’ aurkeztuko du

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude