“Oteiza, Basterretxea, Chillida, topalekuak” programa

“Oteiza, Basterretxea, Chillida, topalekuak” programa –

"Oteiza, Basterretxea, Chillida, topalekuak" programaIruñeko Udalaren Civivox sareak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak jarduera-ziklo bat aurkeztu dute, euskal artegintzako hiru figura nagusiren —Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Nestor Basterretxea— ondarea gogora ekartzeko, eta, orobat, haien lana eta pentsamendua zabaltzeko, azken bi sortzaile horien mendeurrenean. Hitzaldi-ziklo bat, tailer bat eta Nestor Basterretxea eta irudia ikus-entzunezko saioa prestatu dituzte hiru artisten ibilbidea aztertzeko. Egitarau horrekin, haien ondarean ez ezik, arte moderno eta garaikidean izaniko eraginean ere sakonduko dute. Saio guztiak 2024ko azaroaren 6tik 28ra bitartean izanen dira, Iruñeko Kondestablean (sarrera doan).

Programa berezi hori Javier González de Duranaren hitzaldi batekin hasiko da: Eduardo Chillida Jorge Oteizaren hitzetan (1958-1967), azaroaren 6an (asteazkena) 19:00etan. Saio horretan, Oteizak Chillidari eskaini zizkion testuak eta diskurtsoak aztertuko ditu historialari eta komisarioak; hala, ederki ulertzen ahalko da nor izan zen Chillida Oteizarentzat, zer balio egozten zizkion eta zer itxaropen paratu zituen haren nazioarteko aintzatespenetan. Urte haietan, Chillidak ez zuen zalantzarik izan Oteizari laguntzeko hark behar izan zuenean, eta biek ere elkarrekin defendatu zituzten egoera zailean zeuden beste artista batzuk…

  • Eduardo Chillida Jorge Oteizaren hitzetan (1958-1967). Javier Gonzalez de Durana. Azaroak 6, asteazkena, 19:00. 
  • Oteiza eta Chillida. Prestakuntza urteak, bidaiak. Maria Teresa Muñoz. Azaroak 13, asteazkena, 19:00. 
  • Arkitekturaren inguruko begirada gurutzaketak: Oteiza, Chillida eta Basterretxea. Emma Lopez Bahut. Azaroak 20, asteazkena, 19:00.
  • Néstor Basterretxea eta irudia programa, azaroak 27, asteazkena, 19:00. Ikus-entzunezkoak: Alquézar. Retablo de Pasión, Néstor Basterretxea eta Fernando Larruquert, 1966; Operación H, Néstor Basterretxea; Titulurik gabea, Néstor Basterretxea; Un retrato de NB, Peio Aguirre, 2020; LABO, Jesus Mari Palacios, 2019.
  • Patxi Burillo arkitektoak Ideia bat ongi sartzen da esku batean (Oteiza, Chillida eta Basterretxearen prozesu esperimentalak) izeneko tailerra. Azaroak 25-27, 18:00, aldez aurretik izena emanda.

Info+: museooteiza.org

“Oteiza, Basterretxea, Chillida, topalekuak” programa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude