Oscar sarietarako “Loreak”

Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren loreak, munduko zinema industriako saririk ezagun eta jarraituenetan izateko bidean dira.

Zimeldu barik heltzea lortuko balute, Oscar sarietarako inoiz hautatu den lehen euskarazko filma litzateke “Loreak”.

 

Oscar sarietarako "Loreak"“Felices 140” eta iaz Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra erdietsi zuen “Magical Girl” filmekin batera proposatu du “Loreak” Espainiako Zinema akademiak. Aurretiko aukeraketa bat baino ez da honakoa, irailaren 29ra arte ez baita ezagutuko hiruetatik zein aurkeztuko duten lehiara.

Espainiako Zinema akademiak ingelesezkoa ez den Film Onenaren kategorian lehiatzeko hautagaia aurkezten dutenean, estatubatuarrek izango dute azken hitza; jasotzen dituzten proposamenen artean, sorta txiki bat baino ez baitute hartzen behin betiko hautagaitzarako.

Izango da ureztatze sistema, izango da elikatzen dituen lurra, baina Garaño eta Goenagaren loreak ez dira ez zimeltzen; fresko dira oraindik, kolore biziz eta usaitsu.

.

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude