Orkestra lurtarra
Orkestra lurtarra –
Musika lagun dugula bidaia dibertigarri bat egitera gonbidatea:
BIHARTIK AURRERA, apirilak 8, “Orkestra lurtarra” zinema aretoetan.
Bizitzan ezer ez da erraza ezta bat-batekoa, baina aldi berean asko dauka ospatzeko. Hori oso ondo ikasi dute Orkestra Lurtarra arrakastara… edo ez… eramango duten musikariek. Baita ere, Lotura Films-ekoek: hain zuzen ere, 2014an izen bereko liburuan oinarrituta film hau egitea erabaki zuten. Luze jo du, baina merezi izan dute bideak eta lanak.
Filma Euskadi Saria irabazi zuen Harkaitz Canoren ‘Orkestra Lurtarra’ liburuan oinarrituta dago, baina bestelako tratamendua egin diote musikalki eta baita istorioan ere, garaikideago eta ganberroago bihurtuta. Joseba Poncek idatzi du musika guztia eta Harkaitz Canok berak eta Eneko Olasagastik josi dute gidoia. Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce dira fimaren zuzendariak. Eta emaitza da, seguruenik, Lotura Films-ek orain arte egin duen lanik ‘txoro’ eta dibertigarriena, bai txiki zein helduentzat aproposa dena. Filmeko pertsonaiek eta hauek arrakasta horren bilaketan biziko dituzten hartu-emanek gizartea ezinhobeto erretratatzen dute: Manu ameslaria, Salegi bizizale eta harroa, Perfumetti anai erromantikoak, Aldika orojakilea, Osoki bihurri eta egoskorra, Presidente izeneko ahuntza…
Musika lagun dugula bidaia dibertigarri bat