"Orain" hasten da ETB3n
ETB3n ikus ditzakegun mini-dokumentalak dira Orain. Debolex ekoiztetxeak egindako pieza hauetan aktualitatetik ihes egin eta sortzaile gazte eta ez hain gazteen unibertsoetara gerturatuko gara.
Irudia | Irazoki handia | zz | Creative Commons By SA
Ikusi ostean esan dezaket, inoiz ETBn ikusi gabekoa, zinez.
Oso dokumentu txiki, interesgarri, txukun eta apartak.
Diseinua, enfokea, gaia, jendea, proiektuak… ORAIN gainera oso izenburu ederra da.
Zinez asmatu dute Natxo Escobar eta Iker Trebiñok. Biba zuek!
Bai alajaina, itxura eder askoa dauka.