Omenaldia: Joxean, Emate eta Artze
Omenaldia: Joxean, Emate eta Artze –
O M E N A L D I A
Joxean, emate eta Artze
Joxean Artze olerkaria gogoan
2018ko Otsailak 24,
BEASAIN
Larunbata, goizeko 10:30etan
Ttiklik elkargunea
Partaideak
- Ines Elortza, ehulea & irakaslea
- Pello Biain, filosofia irakaslea
- Andoni Salamero, olerkaria
- Miriam Luki, kazetaria eta olerkaria
- ….eta bertze
Parte hartu nahi dutenei atea zabalik
Antolatzailea: Gaur garen
GONBIDAPEN OROKORRA
Zumarraga-Urretxuko gazte talde batek 1994an Joxean Artzeren “Mundua gizonarentzat egina da,…” emanaldian parte hartu zuen, Ines Elortza ehule legazpiarrarekin batera.
Errezitzaldiko olerki luzeenetako batek “Gaur garen, gaur garen bezalakoak…” zuen hasiera, eta horrekin gogoratuta sinatu dugu antolatzaileok.
Orduan Joxean gertutik ezagutzeko aukera izan genuen, haren bizikera, pentsamendua eta gizatasuna ezagutzeko modua.
Orain, otsailaren 24an, abiapuntu gisa gertaera hura hartuz, Artzeren omenezko saio apal hau antolatzen dugu; apala, leku txikian eta arrabots handirik gabe egingo delako.
Zuk parte hartu nahi baduzu, hamar minutu izanen dituzu jendaurrean mintzatzeko.
Erran gabe doa estimatua dagoela aldez aurretik zure ekarpena eta presentzia.
Mila esker