Nobela bat nola hasi behar den
Mila modu daude nobela bat hasteko, baina esango nuke Michel Houellebecq-en azkenak, LA CARTE ET LE TERRITOIRE (Mapa eta lurraldea) izeneko eleberriak, baduela antologia guztietan egoteko merezimendua. Hala iruditzen zait niri. Behintzat.
Oraindik ez dakit zer gertatuko den Jed izeneko pintorearekin, baina desiratzen nago irakurtzen jarraitzeko: hasierak sortu dit gosea.
Hara hemen, arrapataka frantsesetik eginiko itzulpena:
«Jeff Koons bere eserlekutik jeiki berri, entusiasmo oldar baten eraginez besoak apur bat aurreraka. Haren parean eserita, zetaz estalitako kanape zuri baten gainean, apurtxo bat bere baitara bilduta, Damien Hirst ohar bat egiteko zorian bezala; bere aurpegia gorrituta ageri zen, goibel. Biak arropa beltzez jantzita —Koonsenak marra finak—, alkandora zuriz eta gorbata beltzez. Bi gizonen arteko mahai baxuaren gainean, ez batak eta ez besteak kasurik egin gabeko fruitu konfitatuak saski batean ; Hirstek Budeweiser Light bat edaten zuen.
Euren atzean, kristalezko leihate bat etxebizitza garaien paisaiara irekita, non horizontearen ertzerainoko poligono erraldoien nahaspila babilonikoa eratzen den ; gaua argitsu, airea erabat garbi. Egoten ahal ziren Quatar edo Dubain ; egia esatera gelaren dekorazioa publizitate-argazkilari baten lanean zegoen inspiratuta, luxuzko argitaralpen alemaniar batetik, Abu Dhabiko Emirates hotelekotik.
Jeff Koonsen bekokia apur bat distirant zegoen ; Jed-ek pintzelaz lausotu dio, eta atzeraka egin ditu hiru pauso. Bistan da arazoa duela Koonsekin. Hirst erraza da harrapatzen : salbaiatzat har genezake, zinikotzat, “nire diruaren gainera igota denoi dagizuet kaka burutik behera” kastakoa ; har dezakegu baita ere artiste revolté moduan (baina beti aberats) heriotzari buruzko lan itogarria egiten duentzat ; azken finean badu bere aurpegian gorritasun eta astuntasun kutsu guztiz ingelesa Arsenalen jarraitzaile baten itxurako egiten duena. Funtsean baditu alde desberdin ugari, baina guztiak zentzuzko erretratu batean bil daitezkeenak, bere belaunaldiko artista britainiar tipikoa ordezkatzeko. Aldiz Koonsek badirudi bikoitza den zerbait daukala, kontradizkio gaindiezin moduko bat, tekniko-komertzialaren maltzurkeria eta aszetaren exaltazioaren artekoa. Baziren hiru aste Jedek Koonsen espresioa margotzen zuela lekutik altzatu eta, entusiasmo oldar baten eraginez besoak apur bat aurreraka, Hirst komentzitu nahian erakusteko ; pornografo mormoi bat pintatzea bezain zaila zen hori.
Bazituen Koonsen argazkiak bakarka, Roman Abramovitchen ondoan, Madonna, Barak Obama, Bono, Warren Buffet, Bill Gatesekin… Batek ere ez zuen asmatzen adieraztera zer den Koonsen izaerak daukan dena delako hori, munduaren aitzinean egoteko hautatu duen Chevrolet deskapotableen saltzaile itxura hori, desesperatzekoa da, denbora asko da argazkilariek Jed gogaitua dutela, bereziki argazkilari handiek, euren modeloen egiak klitxeetan harrapatzen dituztela uste duten horiek ; ez dute fitxik erakusten, zeure aurrean jartzearekin konformatzen dira eta euren aparailuarekin ehunka klitxe botatzen dituzte zorionezko kakara artean, eta geroago serietik txarrena ez den horixe hautatzen dute, hara nola egiten duten lan, salbuespenik gabe, fotografo handi deituek ere bai, Jedek pertsonalki ezagutzen ditu euretako asko eta mezprezua baizik ez die, pentsatzen baitu Photomaton bat bezain sortzaile direla.
Sukaldean, bere atzetik pauso batzuetara, ur berogailuak zarata jarraitu eta lehor batzuk sortu ditu. Harriturik geratu da. Dagoeneko Abenduaren 15a da.»
[…] Michel Houellebecq-en LA CARTE ET LE TERRITOIRE eleberria irakurtzen hasi berria nintzela, itzultzeko beharra sentitu nuen. (MAPA ETA LURRALDEA, Michel Houellebecq. Flanmarion 2010). Ez naiz ari guztia itzultzeaz, jakina, […]