Nerea Arriola biolin-jotzaile mendarotarrak irabazi du 2024ko Nicanor Zabaleta Beka

Nerea Arriola biolin-jotzaile mendarotarrak irabazi du 2024ko Nicanor Zabaleta Beka –

Kultura Departamenduak iragarri du Nerea Arriola biolin-jotzaile mendarotarrak irabazi duela 2024ko Nicanor Zabaleta Beka

Nicanor Zabaleta Bekak 15.000 euroko dirulaguntza ematen du eta gure lurraldeko talentu gazteei beren potentzial gorenera iristen laguntzea du helburu.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamenduak eta Kutxak jakitera eman dutenez, Nerea Arriola Mendietak irabazi du aurtengo Nicanor Zabaleta beka, harizko tresnen instrumentisten prestakuntza espezializatura bideratua.

Nerea Arriola biolin-jotzaile mendarotarrak irabazi du 2024ko Nicanor Zabaleta Beka“Nicanor Zabaleta bekaren helburua da harpa-jotzaile handi baten memoria ohoratzea eta gure lurraldeko talentu gazteei beren potentzial gorenera iristen laguntzea. Nerea Arriola dedikazioaren eta talentuaren adibide da. Harro gaude Nereari musika bikaintasuna lortzeko bidean laguntzeaz”, adierazu du Goizane Alvarez Kultura diputatuak.

Nerea Arriola 2002an jaio zen Mendaron, Gipuzkoan, musikaren arloko familia batetik dator eta bost urte zituenetik irmotasunez jarraitu du biolin-jotzaile bihurtzeko ametsa. Urteetan zehar, ibilbide nabarmena egitea lortu du, bere esfortzuak, diziplinak eta talentu musikalak markatuta.

Nerea Arriola eskerrak eman dio Nicanor Zabaleta bekaren jabe izendatzeagatik. biolin ikasketekin jarraitu ahal izateko Lausanneko Haute Ecole de Musique-n. “Ohore handia da niretzat, gipuzkoarra izanik beka hau jasotzea, ez bakarrik nire prestakuntzarekin jarraitzeko aukera emango didan alderdi ekonomikoari dagokionez, baita musikari handi baten izena daraman beka delako, Nicanor Zabaleta Gipuzkoarra, munduan zehar erreferentzia baita. Eskerrik asko nire gaitasunean sinisteagatik eta nire ahaleginaren balorazioagatik, guztiz motibatuta eta indartsu sentitzen naiz nik ahal dudan mailarik gorenera iristeko”.

.

Formakuntza eta Lorpenak

Nereak Ohorezko Matrikula erdietsita amaitu du Musikeneko Gradua, Tatiana Samouil irakaslearen tutoretzapean, eta Rolleko (Suitza) International Menuhin Music Academyn jarraitu du bere formakuntza, guztizko beka batekin.  Bertan, Renaud Capuçon, Oleg Kaskiv eta Guillaume Chillemme gisako irakasle ezagunekin ikasi du. Bere hurrengo helburua Lausanneko (Suitza) Haute École de Musiquen (HEMU) Biolin Interpretazioko Masterra egitea da, Renaud Capuçon eta Francois Sochard irakasleekin.

Esperientzia eta Errekonozimenduak

Bere ibilbidean zehar, Nereak nazioarteko hainbat lehiaketetan parte hartu du eta musikari eta irakasle ezagunekin egin du lan. Nazioarteko lehiaketetan sari garrantzitsuak lortu ditu eta eszenatoki ospetsuetan eskaini ditu kontzertuak, Madrilgo Musika Auditorioan eta Ginebrako Victoria Hallen, besteak beste.

Bekaren Hautaketa Prozesua

Nicanor Zabaleta beka, Donostiako harpa-jotzaile ospetsuaren memoriari eskainitakoa, Juan Jose Ocon Arza, Larraitz Oiartzabal Zuriarrain eta Itxaso Sainzek osatutako aditu-batzordeak ebaluatu zuen, Javier Sanchez Payo idazkariaren zuzendaritzapean. Musikenen egindako proba praktiko batekin amaitutako hautaketa prozesu gogor baten ostean, Nerea Arriolak lortu zuen puntuaziorik altuena (43 puntu). Bere talentuagatik, ikastegiaren ospeagatik, curriculumagatik eta euskararen ezagutzagatik nabarmendu zen. Ekhi Martinez Imai, Mireia Coma Casellas eta Claudia Paula Besné Villanueva izan dira Nicanor Zabaleta beka lortu duten azken musikariak.

Bekaren diru kopurua:

Beka 15.000 eurokoa da eta bi zatitan banatuko da: % 60 dirulaguntza ematen den unean eta gainerako % 40a eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, datorren urteko azaroaren 30a baino lehen.

Beka horrekin, Kultura Departamentuak musika-talentu gazteei laguntzeko eta haien prestakuntza eta garapen profesionala bultzatzeko konpromisoa berresten du. “Nerea Arriola zoriondu nahi dugu merezitako errekonozimenduagatik eta zorterik onena opa diogu bere etorkizuneko ibilbidean” adierazi du Álvarezek.

Nerea Arriola biolin-jotzaile mendarotarrak irabazi du 2024ko Nicanor Zabaleta Beka

Gipuzkoako Foru Aldundia - Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude