Nazareth Castellanos: “Dantzatzea ongizatearen oinarri handietakoa da”

Nazareth Castellanos: “Dantzatzea ongizatearen oinarri handietakoa da” –

Dantzan.eus ataritik jasoa.

Neurozientzialaria da Nazareth Castellanos. Fisika teorikoan lizentziatua, Neurozientzian doktorea, Londreseko King’s College edo Alemaniako Max Planck institutuan aritu da lanean. Burua eta gorputzaren arteko harremana ikertzen du neurozientziatik eta dantzan gorputz eta buruan dituen onuren inguruko bere ondorioak oso argiak dira: “dantza erregularki egiteak gure bizitzan gure burmuinaren plastizitatea eta gure garunak zirkuitu neuronalak osatzeko duen gaitasuna handitzen ditu”. Neurociencia del cuerpo liburuan bildu ditu gorputza eta buruaren arteko harremanen ezagutzan azken urteotan egindako aurrerapenak eta zenbait elkarrizketetan dantzaren onuraz kontu oso argiak esan ditu:

Dantzak harritu egin ninduen ni. Londresko King’s Collegen lanean nengoela bazen bertan neska bat proiektu batekin diru dezente jaso zuena dantzaren neurozientzia ikertzeko. Orduan nik, aurreiritziz betetako ezjakinak esan nuen “baina nola eman dizute dirua honetarako? Zergatik da ba interesgarria?” Eta orduan bera hasi zitzaidan kontatzen zer esan nahi duen dantzak zerebroarentzat eta zur eta lur geratu nintzen, ez nuen ezagutzen.

Dantzak zerebroaren berrantolaketa handiagoa eragiten du, hau da, burua ohitzen da gauza bera egiten baina horretarako energia gutxiago erabiliz. Dantza egiten dugunean, pertsonekin dantzatzen garenean sinkronizazioa laguntzen da, dantzatzen ari garen pertsonen bihotzekin komunikazioa sortzen da. Komunitate sentipen horrek absurdoa dirudi, baina ongizate pertsonalaren oinarri handietako bat da. Terapian oso erabilia izan da aspalditik eta orain berreskuratzen ari da berriz. Gorputzarekin berarekin koordinazioa da, adierazpena… Alegia, zerebroarentzat onurak… eta zahartze osasuntsurako babesle handietako bat kontsideratzen da dantza egitea, dantza egitea erregularki bizitza osoan zehar. Orain hainbat urte honen inguruan idatzi zen artikulu bat The Lancet-en eta ez da aldatu, babesle handietako bat da.

.

Burmuinak dantzan

Hainbat ikerketa ikusi ditugu dantzaren onurak frogatzen dituztenak. Gure bizitzan dantza erregularki egiteak gure burmuinaren plastizitatea areagotzen du eta gure garunak zirkuitu neuronalak osatzeko duen gaitasuna handitzen du. Hainbat gaitzetatik babesteko oso mesedegarria da hau. 2003an New England Journal of Medicine aldizkarian argitaratu zen artikulu batean esaten zen Alzheimer gaitzaren aurkako babes handietako bat dela dantza. Dantzatzeak, gorputza mugitzeak eragiten du burmuinean energia kosto txikiagoa eragiten duten estrategiak sortzea. Gure arreta gaitasuna indartzen du, memoria, ikasketa… Ez bakarrik motorra, baita intelektuala ere. Baina batez ere, gorputzaren posturari itzultzen dio protagonismoa, mugimenduari. Antonio Damaso, daukagun neurozientzialari handietako batek oso ederra iruditzen zaidan esaldia esan zuen eta horrekin geratuko gara, eta hori da, mugimendua ulertzen dugun egunean emozioa ulertuko dugula.

 

Nazareth Castellanos: “Dantzatzea ongizatearen oinarri handietakoa da”

Nazareth Castellanos: "Dantzatzea ongizatearen oinarri handietakoa da"

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.