Navarre Shall Be the Wonder of the World

Navarre Shall Be the Wonder of the World – 

“Navarre shall be the wonder of the world”… hitz hauek Fernando Nafarroako erregearen ahotan jarri zituen Shakespeare idazle ingelesak “Love’s Lavour’s Lost” antzeslanean. Antzeslan hau, 1590. hamarkadaren erdi aldera idatzi zuen Shakespeare-ek, eta Nafarroako erregeari Fernando izena jarri bazion ere, bertan ageri den Nafarroa, Henrike III.aren XVI. mendearen bukaera inguruko Behe-Nafarroaz eta Bearnoz osatutako Nafarroako erresuma da. Aipagarria da ala ere, Shakespeare-k Fernando izena jarri izana Nafarroako erregeari… again humore edo ironia apur batez.

Nolanahi ere, eta salbuespen batzuk badiren arren, XVI. mendeko Nafarroako erresuma ez zen munduaren miraria izatera iritsi, ez behintzat ohizko erreferentzia diren gizarte, ekonomia, zientzia edo politikako arlo gehienetan. Esparru batean hala ere, mundumailako erreferentzia izan zen XVI. mendearen erdialdetik XVII mendearen hasierararte, eta honako esparru hau txanpongintzarena izan zen. Sakondu gaitezen gehiago historio honetan.

Henrike II.aren douzainen atalean ikusi genuenez (link), Joana III. erreginaren aitak, Henrike Zangotzarrrak, Jean Erondelle ekarri zuen Pau-ra 1554.ean, bertako gazteluarean ondoko dorretxean azken teknologiaz hornitutako txanponetxea gauzatzeko asmotan. Baina nor zen Jean Erondelle hau?

Frantziako Hernike II.ak (ez da Nafarrokoarekin nahastu behar) 1551. urte inguruan sortu zuen Paris-en Moulin des Ètuves deitutako txanponetxea. Txanponetxe honek, Marx Schwab zilargin suaboak, Augsburg-en 1550 urte inguruan asmatu zituen medaila prentsa berriak erabili beharko zituen. Xedea, txanponen kalitatea, zilegitasuna eta ertz ebaketaren kontrako osotasuna bermatzen zituen txanpongintza jardunbide berriak erabiltzea zen.

Txanponen kalitatea hobetu asmoz, (bere izenak adierazten duen moduan moulin hitzak errota adierazten bait du), uraren energiaz mugitutako arrabola paraleloek metal laminatzaile moduan lan egiten zuten, eta hauen bidez metal lamina lehun, fin eta zehatzak sortzen ziren. Hainbat alditan igarotzen zituzten metal lamina beroak arreboletan zehar, desiratutako leuntasun, kalitate eta lodiera lortzen zuten arte. Urezko errota bidez indartutako laminatzaileen erabilerari buruz ideia bat lortu nahi izan ezkero…

Irakurtzen jarraitu …

Navarre Shall Be the Wonder of the World

Euskal Txanpongintzaren Historia