Nafarroaren konkistaren Musika Bilduma: “1512an konkistatuak, 2012an Bizirik !”

Azala-1512-2012-CD21512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak ekoiztua, Euskal Herriko 17 talde eta bakarlari osatutako musika bilduma hau aurkezten dizuegu.

2012an beteko den Nafarroaren konkistaren V. mendeurrena oroitzeko, gure ekimenak aurrera daraman jardueraren barruan kokatzen dugu musika bilduma hau. Nafarroa, konkista, eskubide lapurtuak, inbasioa, mugak, Amaiur, Orreaga, historia, oraina eta geroa … 17 kantu, hamaika gai, eta helburu bakarra: Deuseztatu nahi izan diguten historia ilunpetik ateratzea.

Hona hemen, parte hartzen duten talde eta bakarlarien inguruko informazioa:

-. BIZARDUNAK: “500 urte” abestia. “En Zugzwang” diskan argitaratua

Etengabe  Euskalherrian zehar Nafar estatua aldarrikatzen duen folk taldea gara.  ‘Nafarroa gure aberria’ edo ‘500 urte’ bezalako kantak egiten ditugu hortarako…ez gara ez espainolak ez traidoreak… horregatik gara Nafar independentistak.

-. EL TRONO DE JUDAS: “Urrunago” abestia. Beraien hurrengo diskan argitaratuko dutena.

El Trono de Judas gara:- Diego: Ahotsa. – Oskar: kitarra eta koroak. – Kurro: Baxua eta koroak. – Unai:Bateria. – Juantxo: Kitarra eta koroak.


Abesti honetan lagundu digute:- Oihana ahots ikaragarriarekin (AFU). – Zuriñe eta Alberto txalapartarekin (Txala2)

-. BANDA BATXOKI: “Nafarroa” abestia. “Bake Garaietarako …” diskan argitaratua

Banda Batxoki taldearen proiektua 2000. urteko udaran sortu genuen Iruñeko Txantrea auzoan. Errota zahar baten ganbaran elkarturik, bakoitzak ahal zuena egiten zuen garai horietan: gaur baxua jotzen duenak saxofoia jotzen zuen (ideiarik ez bazuen ere). Gaur abeslaria den beste batek guira jotzen hasi zen (Mexikotik ekarritako tresna), eta egungo gitarrajole batek patxaran botila jotzen zuen. Beste gitarrajoleak 15 watiozko anpli batekin hasi zen lehenengo notak ateratzen eta bateria bezala tinbal bat aulki baten gainean, plater pare bat sabaiatik eskegita (benetan) eta dinbal bat besterik ez genuen.

-. KOIUNTURA.”Orreaga” abestia. “Itoiz bien vale un cable” maketan argitaratua

Folk edota protesta musika egiten zuen euskal talde bat. 6 urtetan zehar, Euskal Herri osoa zeharkatu zuten, hamaika kontzertu ematen. Lau lan kaleratu zituzten, beraien lan artistiko eta borrokalaria biltzen zutenak.

-. FERMIN VALENCIA. “Navarra tiene cadenas” abestia

Aurkezpenik behar ez duen kantaria. “Tafallako erresiñolaren” abesti hau berreskuratu dugu, nahiz eta orain dela 30 urte konposatua, aktualitatea galdu ez duen abestia delako.

-. SIROKA. “Nafarroa” abestia. “Haize berriak” diskan argitaratua.

Maria (ahotsa), Pepo (baxua), Gorka (bateria) eta Ekaitz (gitarra) Siroka dira eta oraintxu Karosi izenburuko bigarren diskoa argitaratu dute: rocka opinarri duen lana, ahots melodiko batez lagunduta eta erritmo dantzagarriekin eraikia.

-. ITZIARREN SEMEAK. “Hemen gaude” abestia. Argitaratu gabea.

Ska, punk, hardcore eta reggae banda. RRVren semeak. Iturri hartatik edanda, gaur egun gure bidea egin nahi dugu jai giroan sinisten ditugun ideiak aldarrikatuz.

-. IPARFOLK. “Tierra adentro” abestia. Argitaratu gabea.

El grupo de seis personas, se compone de : violin, flauta, akordeon, gaita asturiana, guitarra acustica, bajo y bodhram ( percusión ). Estilo : musica irlandesa , mezclada con muñeiras, asturianas y toques navarros.

-. ORKESTRA MARXISTA. “400 hostia” abestia. Argitaratu gabea.

Barañaingo berdegunetatik atera den orkestra paregabea da hau. Estilo propio garatu dute, protesta abestiak violoncello baten laguntzarekin.

-. SKATU. “Izango gara” abestia. “Izana, izanen” diskan argitaratua.

Skatu, Iruñerriako 8 gaztek osatutako musika taldea da. 2007an kantak sortzeari eta kontzertuak emateari ekin genion, harrera oso ona jasoz eta orduz geroztik, ez dugu atsedenik hartu. Italian eta Eslovenian ere kontzertuak eman izan ditugu, bertakoek ere gure musikarekin disfrutatuz.

Dena den, ez da bide erraza izan gurea, izan ere gure gitarra Ibai atxilotua, torturatua eta espetxeratua izan zen 2008ko urrian, nahiz eta hori determinazio eta indar handiagoz aurrera jarraitzeko pizgarria izan zen.

-. PETTI. “Amaiur gaztelu baltza”. “Awañak” diskan argitaratua

Bere existentzialismotik zirrara sortarazten duten kantuen sortzailea. Eraginez hitzegitekotan Billy Bragg, Tim Buckley edo Nick Drake aipatu behar, Nick Cave edo Tom Waits-en ondoan. Ezin aurkitu Euskal Herriko kantautoreekiko antzekotasunik, gure eszenan bakarra baita bai kantatzeko modu ilun-trinkoan zein gitarra zarrastatzeko moduan. Petti, azken urteotan Euskal Herriko bakarlari original horietako bat.

. LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS. “Herri zatituak” abestia. Hitza: Xabier Silveira. “Hijos de la Txingada” diskan argitaratua.

Impekables” desegin eta gero, Napar-Mexeko banda honek bere lan berriarekin dator, Euskal Herriko plazak dantzan jartzeko asmoarekin.

-. GOZATEGI. “Nafarroa Bizirik” abestia. Hitza: Xabier Sukia. “Bizirik” diskan argitaratua.

Diskoaren grabaketaren emaitzarekin oso gustura gaude, baina entzuleek edo denborak jarriko dute bere lekuan, lan hau zer izan den definitzeko. Guk aro bat bukatu eta beste berri bat hasten denaren sentsazioa daukagu. Ea orain artekoa bezain polita den.” (Asier Gozategi)

-. SOBIETH. “Ez da eten” abestia. Argitaratu gabea.

Sobieht 2009 ko Abenduan jaio zan gutxi gora behera, aspaldiko kamarada batzuk bildu ziren elkarrekin jotzeko eta martxan jarri zuten, aspaldiko proiektu bat. Hitzak zuzenak soinu gogorra eta ilusio asko…hori da Sobieht.

-. FLAKUTT. “Araban bagare” abestia. Argitaratu gabea.

Ez da berria txalaparta beste musika molde batzuekin uztartzeko asmoa. Ez da berria txalaparta eta musika elektronikoa ezkontzeko nahia ere, baina agian ez zen egongo orain artean bi musika lengoaia horiek elkarren arrimura ekartzeko Flakutt talde nafarrak izan duen besteko borondate irmo eta sendorik. Alde horretatik berritzailetzat, eta are esperimentaltzat, har liteke Flakutten estreinako lana. UHARTEKO TXALAPARTA TAILERRA eta ELEKTROFLAK egitasmo elektronikoaren arteko uztarketa

. URKO MILAGRO. “Askatasuna” abestia. Argitaratu gabea.

Mendillorriko bakarlari gaztea. Kitarra baten laguntzarekin, euskal kantautoreen lekukoa hartu du, herri honek pairatzen dituen injustiziak salatzeko asmoarekin.

-. KOEIO 104. “Mekagüen” abestia. Argitaratu gabea.

Elgoibarko benetazko talde makarra honek, 1992ko lelo mitikoa berreskuratzen du, eta Nafarroaren konkistaren V. mendeurrenaren inguruan, “ildo ofizialak” proposatzen dituen ospakizunen gainean “kaka egiten du”.

Diska hau, 2011ko maiatzan, Iruñeko Estudios K-an nahastu zen, eta diseinua Expraik egin du.

Laguntzaileak: Info 7 irratia, Musikherria, Ordiziako eta Altsasuko Gaztetxeak. Mila esker, parte hartu duten musikari guziei, beraien kantuak ekimenaren eskuetan uzteagatik !

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak, Iruñeko Mañueta kalean duen dendan, salgai aurkituko duzue.

Bildumaren abesti batzuk entzuteko aukera: www.1512-2012.com

INFORMAZIO GEHIAGO: www.1512-2012.com (663370825)

 

Luzea da nafar erresumak jasan zituen erasoen zerrenda, baina 1512koa garrantzitsuena izan zen, eta galdutako askatasunaren ikurra bilakatu da dagoeneko. Data honek paregabeko parada eskaintzen digu oroitzapen historikoari buruz ez ezik, indarrez kendu ziguten independentzia-estatalidadea aldarrikatzeko ere. Ez gaude data soil baten aitzinean, gure herriarendako aski hunkigarria den erreferente baten aurrean baizik, finean. Bestalde, denok dakigu 2012ko dataren inguruan izugarrizko lehia ideologikoa (eta politikoa, jakina) garatuko dela, jadanik lehia hori aurre egiteko asmoz UPN eta CDNek tresna berezi bat abian jarri dutelarik. Haien asmoa, nonbait, konkistaren inguruko eztabaida ezkutatzea da, Tolosako Navasetako gudaren manipulazioa erabiliz Nafarroaren espainiartasunaren ideia indartzeko.