Nadia Hafidek egin du Nafarroako Komiki Azokaren afixa

Nadia Hafidek egin du Nafarroako Komiki Azokaren afixa –

Azokak XIV. edizioa izango du eta datorren irailaren 1-24 bitarte ospatuko da Iruñean eta Lizarran. Bertan izango da Stephane Lavelloise frantsesa ere, Goya eta Hellboy uztartzen dituen erakusketarekin.

Nadia Hafidek egin du Nafarroako Komiki Azokaren afixaNadia Hafid ilustratzaileak egin du Nafarroako Komiki azokako afixa, bere estilo minimalista paregabearekin. Egilearen esanetan, “Nafarroako folkloreko kondairetatik edaten du afixak, eta herrialdeak duen gaztelu eta gotorleku ondare aberatsean”. Civivox Condestablen terrassarraren lanari buruzko erakusketa bat izango da, tartean “El buen padre” eta “Chacales” saritutako nobela grafikoen laginak direla. Egila irailaren 8an hurbilduko da Iruñeara.

Nafarroako Komiki Azokak gainera, “Goya-Hellboy” erakusketa hartuko du primizian, non Stephane Levalloisen ikuspegitik Pradoko Museoan dauden Goyaren pintura beltzak zein Lazaro Galdiano museoan diren Goyaren sorgin eta akelarreak Mike Mignolaren Hellboy pertsonaiarekin alderatzen diren. Gainera, irailaren 1ean Leallois bera izango da Iruñean.

Azokan zehar 40 ekitaldi inguru izango dira aurten ere, Tiza elkarteak antolatuta.

 

Nadia Hafidek egin du Nafarroako Komiki Azokaren afixa