Musika izarren argazkiak hil aurretik… eta 2013an

Rock&Roll-ak eta XX. mendeko musika arrakastek dozenaka mito sortu zituzten. Goizegi hil ziren idolo gehiegi, alegia. Zein itxura lukete gaur egun? 

Ariketa apur bat krudel hau burutu dute SachsMedia Group-eko kideek. Hamabi musika izar aukeratu dituzte, eta argazki zaharretatik abiatuta gaur egun luketen itxura irudikatu dute. Kurt Cobain, Dennis Wilson, Karen Carpenter, Bob Marley, John Lennon, Keith Moon, Elvis Presley, ‘Mama’ Cass Elliot, Bobby Darin, Jim Morrison, Janis Joplin eta Jimi Hendrix. Horiek guztiak 1970-1994 epean hil ziren, denak ere 43 urte baino gutxiago zituztela. Rock Heaven (Rockaren Zerua) deitu diote artista lan honi.

ZuZeurako parez pare jarri ditut artista horietako batzuk bizirik zireneko argazkiak eta simulazioak:

marley bob

Bob Marleyk 68 urte (1945-1981…2013)

hendrix jimmy

Jimmy Hendrixek 71 urte (1942-1970…2013)

joplin janis

Janis Joplinek 70 urte (1943-1970…2013)

presley elvis

Elvis Presleyk 78 urte (1935-1977…2013)lennon john

John Lennonek 73 urte (1940-1980…2013)

 

Zer duzu buruan “Musika izarren argazkiak hil aurretik… eta 2013an”-ri buruz

  • Horrelakoak makabrotik hurbil samar ibiltzen dira, baina sinesgarritasunetik oso urrun. Batzuen kasuan, behintzat. Elvis batek, bere bizimodu eta ajeekin, nezkez izango zuen horrelako itxurarik gaur egun. Janisek agian bai. Hendrixen kasuan ere bazitekeen. Azken finean, Keith Richards eta Iggy Pop, kasu, bizirik badaude, zergatik ez besteak? Balizko itxura bestelakoa da, noski. Nolanahi ere, Lennonenak hunkitu egin nau.