Museoen Nazioarteko Eguna Zumalakarregin

Museoen Nazioarteko Eguna Zumalakarregin –

Museoen Nazioarteko egunean 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako lantegi “Oihalezko artista liburua” familia tailer didaktiko batekin ospatuko da Zumalakarregi Museoan. Historian zehar, gizakiak bere argazkiak, emozioak eta oroitzapenak azaltzeko eta partekatzeko beharra izan du. Gaur egun sare sozialen bitartez egiten da. Baina XIX. mendean ez zen Facebook ezta Instagram ere behar hori asetzeko, album eta koadernoen bitartez baizik, hauek askotan dimentsio artistikoa ere lortzen zuten. Zumalakarregi Museotik praktika hau berrinterpretatzeko proposamena luzatzen dugu, XIX. mendeko artisten albumak eta koadernoak ezagutuz. Kocograpa sorkuntza guneko Araitz Urbeltz artistarekin, parte hartzaileek beraien oihalezko artista liburu bana sortuko dute maiatzaren 18an arratsaldeko 16:15etatik 18:30etara.

Hartzaileak: 6-12 urte bitarteko haurrak

Ordua: 16:15 – 18:30.

Hizkuntza: Euskara

Tarifa: Parte hartze mugatua. 3€ (1,5€ Tarjeta Familiar).

Izen ematea: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus / Telf: 943 88 99 00

 

Museoen Nazioarteko Eguna Zumalakarregin

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.