Munduko Poesia Kaierak Donostiako Bukowskin
Emily Dickinson, Carlos Drummond de Andrade eta Miguel Hernandez poetak euskarari ekarriak
Munduko Poesia Kaierak bildumak kalean du bigarren emaria: Emily Dickinson, Carlos Drummond de Andrade eta Miguel Hernandez. Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean, hauek izan dira antologia horien paratzaile eta itzultzaile, hurrenez hurren: Angel Erro, Koldo Izagirre eta Josu Landa.
Kaier horien aurkezpen errezitaldia bihar izango da, Egiako (Donostia) Bukowski tabernan, 19:00etan.