Munduko Landareen Azoka, urriak 24-25 Arboretum-ean

Hilaren 24 eta 25ean izango da I. Munduko Landareen Azoka, Leioako campuseko Arboretumean. Bost kontinenteetako landareak ikusi eta erosteko aukeraz gainera, bertoko produktuak dastatu ahal izango dira, eta gune horretako bidezidorretan zehar paseatu…

Munduko Landareen Azoka urriaren 24-25 ArboretumeanBizkaiko Foru Aldundiak eta UPV/EHUk antolatu dute azoka, Erandioko eta Leioako udalekin eta BBKren Gizarte Ekintzarekin batera. Beran 27 ekoizle elkartuko dira Leioa-Erandioko eremuko Arboretumean, urriaren 24 eta 25ean. Ekitaldia erakusleiho bikaina izango da gure planetan dauden landare apaingarrien espezie eta motak ezagutzeko; gehienak ezezagunak dira gure artean, baina hemen erraz erein litezke. Horrez gainera, landareak erosi ahala izango dira, eta landatzeko teknika eta ezagupenak partekatu.

Ekitaldi hau elkargune bat izango da espezie horiek landatzen dituztenen artean harreman komertzialak hobetzeko, eta urteroko hitzordu bat izan nahi du bilduma-landareen ekoizle, kontsumitzaile eta zaleentzat.

Hainbat ekoizle etorriko dira Euskal Autonomia Erkidegotik, Estatuko gune batzuetatik (Nafarroa, Malaga, Valentzia, A Coruña, Asturias, Bartzelona eta Madril) eta Frantziatik. Eta era guztietako landareak erakutsiko dituzte: bonsaiak eta zuhaitz zein zuhaixka apaingarriak,landare tropikal eta azpitropikalak, kaktusak, landare haragijaleak, ostargi-belarrak, iratzeak eta bildumako zitrikoak.

Munduko Landareen Azoka urriaren 24-25 Arboretumean
ARBORETUMeko anfiteatroa

Landare horiek guztiak prezio lehiakorretan eskuratu ahal izango dira 10:00etatik 18:00etara irekita egongo den azoka honetan. Gainera, aukera egongo da bertoko produktuak dastatzeko eta Arboretumeko bidezidorretan zehar paseatzeko. Horretarako, euro bat ordaindu beharko da (12 urtetik beherakoak doan sartuko dira).

Bestalde, doako autobus-zerbitzuak egongo dira Astrabuduako eta Leioako metro-geltokietatik UPV/EHUra joateko.

Azoka Arboretumean egingo da; gune horrek 19 hektarea du eta bost kontinenteetako 130 espezietako 1.700 zuhaitz biltzen ditu. Hori dela eta, Bizkaiko naturagune garrantzitsuenetako bat da.

Albistea ehu.eus-en       Informazio liburuxka

Munduko Landareen Azoka urriaren 24-25 Arboretumean

Munduko Landareen Azoka > Hilaren 24 eta 25ean izango da I. Munduko Landareen Azoka, Leioako campuseko Arboretumean. Bost kontinenteetako landareak ikusi eta erosteko aukeraz gainera, bertoko produktuak dastatu ahal izango dira, eta gune horretako bidezidorretan zehar paseatu.

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.