“Munduko kulturak Aiaraldean jaiarekin sareak sortzea nahi dugu”

“Munduko kulturak Aiaraldean jaiarekin sareak sortzea nahi dugu” –

“Munduko kulturak Aiaraldean jaiarekin sareak sortzea nahi dugu”Azaroaren 9an, larunbatean, izango da MUNDUKO KULTURAK AIARALDEAN topaketa, Laudion. Eskualdeko emakume etorriberriekin prestatu dute egitaraua, eta Amurrioko zein Laudioko plazetatik abiatuko dituzte txangoak, Bor-bor Aiaraldeko Feminismo elkartearen eskutik.

Kulturen arteko harremanak sustatzea eta saretzea. Horiek izango dira MUNDUKO KULTURAK AIARALDEAN topaketaren helburu nagusiak. Horretarako, parte hartze prozesua abiatu zuten neguan, eskualdeko emakume etorriberriekin Amurrio eta Laudioko EPA zentroetan entzuketa eta gogoeta ariketak antolatuta. Aurtengo kulturartekotasun proiektuak esperientzia horretatik diseinatu ditu Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak, eta azaroaren 9ko topaketa ere modu beretsuan gauzatu dute. Alabaina, beste hainbat eragile bildu dira elkarlanera: ZEHAR, TOPAGUNEA, EPA zentroak eta LAIA kasu. Izan ere, ekimena antolatzeko Arabako Foru Aldundiaren babesa jaso du elkarteak.

Egun osoko festa

Egun osoko jaia izatea nahi dute antolatzaileek, 11:00etatik arratsaldera luzatuko dena. Egitaraua arabieraz, euskaraz eta gazteleraz zabaldu dute: Adin guztientzako egitaraua prestatu dute, aurreratu dutenez. 11:00etan elkartuko dira Amurrioko plazan, trenez Gardeara mugitzeko. Laudion, aldiz, 11:30ean izango da herriko plazan hitzordua, 12:00etan Faktorian AUZOKOAK dinamikaz gozatzeko. Jarduera horretarako, gainera, Topaguneko kideak gerturatuko dira; elkarlanean prestatu baitute goizeko saioa. Umeek, bien bitartean, KALAKA egur jokoekin jolasteko parada izango dute, 14:30ean kulturartekotasun bazkariaren txanda iritsi artean. Funtsean, bakoitzak nahi duen janaria eramango du partekatzeko, eta Bor-bor elkarteak ogia, platerak eta edalontziak ipiniko ditu partaide denentzat. Bazkalostea baliatuko dute (15:30) aurten eginiko kulturartekotasun proiektuak aurekzteko: KULTURARTEKOTASUN FAMILIAK eta HIZKUNTZEN SASKIAK, besteak beste. Horren ostean, MUNDUKO MUSIKAK entzungo dira, 17:00etan AIARANDREEN TAUPADAK elkartearen batukada saioarekin bukatzeko.

“Munduko kulturak Aiaraldean jaiarekin sareak sortzea nahi dugu”

2 pentsamendu ““Munduko kulturak Aiaraldean jaiarekin sareak sortzea nahi dugu””-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude