Mundua 4 zaporetan margotuta erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan
Mundua 4 zaporetan margotuta erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan –
Igartubeiti Baserri Museoan Mundua 4 zaporetan margotuta erakusketa izango da ikusgai urte amaiera arte, euskal gastronomiaren garrantzia eta belaunaldiz belaunaldi utzi duen legatua ezagutzera emateko, 4 saltsa enblematikoen bidez. Horrez gain, gure kultura gastronomikoaren balioen berri ematen du erakusketak, euskal sukaldaritzaren historia, tradizioak, protagonistak, paisaia gastronomikoak eta antzinako errezetak jendaurrean aurkeztuz.
Gure sukaldaritzako lau saltsa enblematiko horien historiaren bidez, hobeto ulertuko dugu euskal gastronomia. Kontinente guztietatik etorritako osagaiak dituzten lau elaborazio. Gure geografia kostaldetik barrualdeko mendietaraino zeharkatu dute, hirietan finkatuz, eta munduko toki guztietara iritsiz nabigatzaile, arrantzale, monje, etorkin, gastronomo, sukaldari, bidaiari eta turisten bitartez.
Izan ere, euskal sukaldaritzako lau saltsa horien inguruan ardaztuta dago erakusketa. Saltsa bakoitza bere garai historikoari eta orduko protagonistei lotuta dago, baita gure lurraldera elikagaiak, espezieak, tresnak, errezetak eta, azken buruan, kultura ekarri zituzten kanpoko zibilizazioei ere, haiek ere gure kultura garatzen lagundu baitzuten. Horrez gain, euskal gastronomiak beste kultura batzuei egindako ekarpenak ere barne hartzen ditu erakusketak, baita kondairak, istorioak eta euskal sukaldaritza tradizionaleko zein berriko errezetak ere.
Gainera, saltsa bakoitzak lotura berezia du Euskadiko sukaldaritza-paisaiekin eta itsasoko zein lurreko paisaia horietako produktuekin. Batzuetan euskal kostaldea izango da, bestetan mendiak eta haranak, eta beste batzuetan hiru hiriburuetako abangoardia eta munduko toki guztietara iritsiz nabigatzaile, arrantzale, monje, etorkin, gastronomo, sukaldari, bidaiari eta turisten bitartez.. Erakusketa 4 gune nagusik, 4 kolorek, 4 zaporek osatzen dute, eta horietako bakoitza zenbait pieza eta lanabesekin apainduta dago, saltsa bakoitzaren historiaz hitz egiteko.
Erakusketa hau Igartubeitin jaio da, Euskadiko dolare-baserri bakarrean, baserrien berezko bizimoduari hurbiltzen gaituena. Igartubeiti gastronomiarekin oso lotuta dago, artatxikitik hasi eta XVII. mendean ameriketatik iritsitako artoa arte. Azken horrek baserriaren arkitektura eraldatu zuen, aletegi batez hornituz. Baina, zalantzarik gabe, edaria da protagonista, sagarrak prentsatzeko eta ondoren sagardoa egiteko erabiltzen zen dolare handia baitu ardatz. Sagardoa gure lurraldean gehien kontsumitu den edaria izan da, eta gaur egun ere euskal gastronomian funtsezko uztarketa da. Igartubeiti Baserri Museoa sagardoaren kultura ezagutzeko leku idilikoa da.
Erakusketak hainbat espazio berezitan zehar bidaiatuko du denboran zehar. Bisitariek euren mugikorra erabiliz egin ahal izango dute bisita autogidatua, eta gastronomia-liburutegiaz gozatzeko eta “euskal erara” erretratatzeko aukera izango dute, sukaldari, artzain edo arrantzale jantzita. Gainera, hainbat jarduera espezifiko diseinatu dira Gastromuseums sarearen eskutik, hala nola bisitaldiak dastaketekin eta familientzako tailerrak.
Mundua 4 zaporetan margotuta erakusketa Euskadi Gastronomikak diseinatu du. Basquetour Turismoaren Euskadiko Agentziak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatutako sarea da Euskadi Gastronomika. Euskal gastronomiaren garrantzia eta belaunaldiz belaunaldi gaur egunera arte iritsi den ondarea zabaltzea du helburu, bere 4 saltsa enblematikoen bidez. Hamarkada hauetan, ezagutzen jakiteak Euskadi Gastronomikoaren Balieon Gutuna egituratu dute, eta presente daude sarea osatzen duten enpresen eta profesionalen DNAn.
Gainera, haurrentzako ikasmateriala eta jolas-materiala ere jasotzen ditu erakusketak, Super Gilda pertsonaiaren eskutik. Euskadi Gastronomikak sortutako maskota dibertigarri horrek istorio bitxiak kontatuko dizkie haurrei gure gastronomiari, paisaiari, naturari eta beste hainbat gauzari buruz.
Bisita moetak eta jarduerak:
- Bisita autogidatua:
Doan - Euskadi Gastronomika bisita:
Bisita autogidatua, gilda pintxoa, sagardo kopa
Helduak: 6 €
Bisita autogidatua, txokolatezko piruleta eta sagar zukua
14 urte arte: 3 € - Gastromuseums bisita:
Euskadiko museo gastronomikoaren sareak eskainitako dastaketa berezia
Uztailak 30 eta abuztuak 20, 12:30etan.
Prezioa: 12 €.
Beharrezkoa da izena ematea: online edo 618 00 41 31; 943 72 29 78; 943 72 51 07
Mundua 4 zaporetan margotuta erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan