Hamaika bat aldiz Mortadelo eta Filemon

Gaztelerazko tebeoetan gutxi izan dira “Mortadelo y Filemón” bezain sonatu eta irri eragile. Francisco Ibáñez marrazkilariak sortutako pertsonaiek 50 urte dituzte jada, eta berrehun abentura daramatzate aldean. Datorren azaroan helduko ei da 201.ena; “¡Elecciones!” albuma.

Ikertzaile bikote aldrebes eta astazakilak baina, bizi dituen abentura ezberdinetan, elementu amankomunak izan ohi ditu; beti beti agertzen diren baliabide eta eszena berak, marrazkilariaren izatea berresten dutenak eta darabilen umore zentsugabeari gure gizartea barregarri uzten laguntzen diotenak. Jaime Rubio Hancock-en berbak dira, berak zerrendatu baititu aipatutako elementuak; hamaika:

 

1- Sarbide sekretua, eguneroko objetu batetik. Iturri bat, afixa bat, arbola bat edo eguzkia bera. Sarbide hauek arazo batzuk sortzen dizkieta, estuak direla, zikin daudela… Eta itxi egiten dira T.I.A.ko partaide ez direnentzako.

Hamaika bat aldiz Mortadelo eta Filemon “¡Rapto tremendo!” (2004)

.

2. Mortadelo eta Filemón beti saiatzen dira, arrakastarik gabe, beren erantzunkizunei izkin egiten. Gaixorik daudela esan edo toki urrunetara ihes egiten saiatzen dira, batez ere betebehar arriskutsua agintzen zaienean; alferrik.

Hamaika bat aldiz Mortadelo eta Filemon “El cacao espacial” (1984)

.

3. Bacterio irakaslearen asmakizunak ez dira inoiz erabilgarriak. James Bond jaunaren Q-k edo Berebiziko Espioien Jerry-k bezala aldiro-aldiro asmakizun berriak sortu arren, hauen eragina beti da esperotakoaren kontrakoa. “Los inventos del profesor Bacterio”, “El cochecito Leré” etaLa tergiversicina” beren beregi irakaslearen asmakizunak gai dituzten tebeoak dira; eta 1968ko “El sulfato atómico”, lehen tebeoan, Bacterioren asmakizun bati botatzen zaio Mortadelo burusoiltzearen errua.

Hamaika bat aldiz Mortadelo eta Filemon “El sulfato atómico” (1969)

.

4. Irainak grafikoak dira. Pertsonaiek, orokorrean, berorika egiten dute eta “cabestro” edo “animal de bellota” bezalako irainak erabili. Benetan haserretuz gero, izugarrikeriak idatzi beharrean marrazkiez baliatzen da Ibañez: tximistak, sugeak, bonbak…

Hamaika bat aldiz Mortadelo eta Filemon“Gatolandia 76” (1972)

.

5. Isolatutako adierazpenak gertakizunek ezeztatzen dituzte. Ibañez-en umorearen adierazgarri dira. Abenturatik at dagoen morroiren batek egindako komentario inozoa ezeztatzera datorren gertakari absurdoa; akabo!

Hamaika bat aldiz Mortadelo eta Filemon “Ladrones de coches” (1980)

.

6. T.I.A.-k eskaintzen dien garraiobidea beti da kaskarra. Mortadelo eta Filemón ostatu ziztrin batean bizi dira eta ez dute garraiobide propiorik. Agentziak ezarritakoa erabiltzen dutenean, gaizki ulerturen bat izaten da beti tarteko; alta, ez dute sekula ilusiorik galtzen. Eta istorioan agertzen den autoa Superrarena edo Filemonena bada, ez du asko iraungo oso-osorik.

“El UVA (Ultraloca Velocidad Automotora)” (2003) eta “La máquina de copiar gente” (1978)
.

7. Mortadelo-k bere mozorroak erabiltzen ditu nagusiengandik hanka egiteko. Gainera, ez dira iheserako oso mozorro praktikoak izaten; sarritan dordoka oskola erabiltzen du.

Hamaika bat aldiz Mortadelo eta Filemon“Ladrones de coches” (1980)

.

8. Norbait babesten saiatzen direnean, gaizkileek harrapatu izan balute baino okerrago bukatzen du honek. Egiten dutena egiten dutela ere: ura eman nahi badiote lixiba izango da, armairuan sartuz gero arriskuren bat izango du barruan… Eta gaizkileren bat harrapatu nahi badute alderantziz, beraiek eroriko dira jarritako tranpetan.

Hamaika bat aldiz Mortadelo eta Filemon“Los guardaespaldas” (1977)

.

9. Bineta pare batean beren onera bueltatzen dira. Hogeigarren solairutik erortzen direla edo eskuetan bonba bat lehertzen zaiela ere, derrepente osatzen zaizkie apurtutako hezurrak edo astintzen dituzte erretako azalak.

Hamaika bat aldiz Mortadelo eta Filemon“Rapto tremendo!” (2004)

.

10. Bineta bakoitzaren atzeko aldean beti dago beste mundu bat. Katuak torturatzen dituzten saguak, dordoka hegalariak, eraikinen kontra talka egin duten hegazkinak, objetu bitxiak (sifoi, txongil…) eta, batez ere, berenjena ugari!

Hamaika bat aldiz Mortadelo eta Filemon“La Gomeztroika” (1989)

.

11. Txarto amaitzen da dena. Eginbeharrak betetzen dituztenean ere, Superrarengandik ihesi bukatzen dituzte istorioak eta, honen mendekuak ekiditzeko, munduko bazterrik urrunenetan ezkutatzen dira (polo edo basamortuetan), Mortadeloren mozorroez baliatuta.

Hamaika bat aldiz Mortadelo eta Filemon“Objetivo: eliminar al Rana” (1976)

Mortadelo eta Filemon

Komikiak, Mortadelo eta Filemon, umorea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude