[Zinema euskaraz] Momiak

[Zinema euskaraz] Momiak –

“Momiak” filma, gaurtik aurrera ikusgai zinema aretoetan, Zinema Euskaraz programaren barruan.

Juan Jesus García Galocha espainiarrak zuzendutako filma da “Momiak”, eta publiko orokorrari zuzenduta dago.

[Zinema euskaraz] MomiakLurraren erraietan momien hiria dago! Inperioaren aginduz, Nefer printzesak Thurtekin ezkondu behar du, gurdien auriga ohi batekin. Ez batak ez besteak ez dute ezkondu nahi; Neferrek askatasuna irrikatzen duelako, eta Thutek ezkontzeari alergia diolako. Baina jainkoen asmoak ezeztaezinak dira: Thutek Neferrekin ezkondu eta faraoiak eman dion errege eraztuna zaindu beharko du. Horri zerbait gertatuko balitzaio, Thutek begiak eta mihia galduko lituzke. Bitartean, gure munduan, Lord Carnabyk indusketa arkeologiko bat egin eta gauza berezi bat aurkitzen du: Egiptoko errege-ezkontzako eraztun bat! Thut gizakien mundura joan behar da hura berreskuratzera. Ondoan Sekhem, 12 urteko anaia, bere krokodilo maskotarekin, eta Nefer ditu. Elkarrekin abentura handi bat biziko dute Londres modernoan, eta beren asmoetan sartzen ez zen zerbait deskubrituko dute: maitemintzea zer den.

Filma bihartik aurrera proiektatuko da areto hauetan: 

  • Sade (Donostia)
  • Niessen (Errenteria)
  • Getxo Zinemak (Getxo)
  • Gran Zinema Zugaza (Durango)
  • Golem Alhondiga (Bilbo)
  • Golem La Morea (Iruña)
  • Gorbeia (Gasteiz)
  • Florida (Gasteiz)

Urteko Bigarrena

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten estreinatuko den bigarren film da, “Yuku eta Himalaiako lorea” lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoa berresten jarraitu nahi du ekimenak. Euskal zinema-sektoreari laguntzeko apustuari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. 

Halaber, datozen hilabeteetan, Zinema Euskaraz programaren barruan, beste film batzuk ere izango ditugu. Horien artean, datorren martxoan “Lau ahizpa magikoak” pelikula iritsiko da aretoetara, eta apirilean “Mavka”.

[Zinema euskaraz] Momiak

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.