MIRUAk erromerian

MIRUAk erromerian –

MIRUAk erromeria batera gonbidatzen zaitu Salda badago abesti berrian

Hirukote tolosarrak euskal musika tradizionalaren munduko hainbat kolaboratzailerekin kontatu du abestirako

Egon al zara inoiz Euskal Herriko herriren bateko erromeria batean? Hara garamatza MIRUAren abesti berriak, Salda badago, haien lehen albumaren bigarren aurrerapen gisa aurkezten dutena. Mugaz gaindin hirukote tolosarrak erritmo tradizionalak bere soinu-unibertso zabalaren hemisferio elektroniko eta esperimentalenean sartzeko duen ahalmen handia egiaztatzen bagenuen, orain udaberrian argia ikusiko duen diskaren alderdirik folklorikoenera garamantzan atea irekitzen digute.

Sehaskatik Maitane, Malentxo eta Mattin lagun izan dituen estilo sorta amaigabearen artean, Maixa eta Ixiar edo Alaitz eta Maider bezalako trikitixa taldeak daude, 90eko hamarkadan ospe handia lortu zutenak, Bexamela, Txanpon Baten Truke edo Nor Nori Nork bezalako kantuak euskaldun guztien errepertorioan eta memorian sartzen ziren bitartean. Orain, Salda badagon aurkitzen ditugu erreferentzia goiztiar horiek, eta egunerokotasunaren hizkuntzatik abiatuta, Miruak gozatzera eta doinu horiek xurgatzen hasi zirenetik sortu duten iruditeria ezagutzera gonbidatzen gaituzte.

Estiloen fusiorako duten talentu ukaezina erakusteaz gain, dagoeneko bere sorkuntza bakoitzaren sinadura bihurtu dena, orain amets bat betetzen dute etapa horretako musika eszenako protagonistetako bat abestian kolaboratzaile moduan edukitzean, Maixa Lizarribar trikitixan. Jorge González, Peru Altube (Huntza), Maia Zeberio (arrixku) eta Helkorfolk bezalako beste iizen handiek ere parte hartu dute abesti honen grabazioan, non Miruak bere egunerokotasunaren parte diren genero musikalen aniztasuna islatzen duen.

Euskal Herriko musika tradizionalaren izar diren trikitixa eta panderoa bezalako instrumentuak dira abestiaren protagonistak, baina Miruak favela funk estiloko korua batzen du, euskal folklorearen garaikidetasunaren momentuko adierazgarririk handienetakoen artean kokatuz, argi baitute ez duela iraungitze-datarik.

Taldeko kide den Mattin Zeberiok ekoiztuta, Haritz Harreguayren estudioaren eta Zeberiotarren familiaren etxearen artean grabatu zen abestia, eta “Daonean dale, eztaonen bale” itsaskorra oraindik benetakoagoa bihurtzen duen bideo batzuekin batera dator.

Abesti hau entzuteko lehen aukera GUAUren (EITBren audio plataforma berria) aurkezpenean izan zen, non Miruaren zuzeneko berriak harrera bikaina izan zuen, izan ere, Maixaren kolaborazioaz gain, Manu Gaigne perkusio jotzailea ere izan zuten, taldeak kantu berri hauek eta askoz gehiago aurkeztuko dituen bira berrian parte hartuko duena.

MIRUAk erromerian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude