Mila-mila esker

Mila-mila esker –

zinemaldia milesker

Eskerrik asko 72. Donostia Zinemaldian parte hartu duzuen guztioi. Edizio gogoangarria izan da, 160.000 ikuslek eta 5.000 lagun akreditatu baino gehiagok partekatu dutena.

Askatasunari, lanari edo bizitzaren amaierari buruzko irudiak eta ideiak utzi dizkigu, baita Italiaren historiari, Argentinaren orainari eta hemen bere bideari ekin dioten proiektu eta zinemagileen etorkizunari ere. Aurten Donostia Saria jaso duen Pedro Almodovar zinemagileak adierazi duen bezala, “gorroto mezuak nagusi diren mundu honetan”, bere filmak “aurkakoa” proposatzen du. “Nire filmak besoak zabaltzeaz eta bidelagun izateaz hitz egiten du, eta Zinemaldiaren edizio hau historiara pasa liteke enpatiaren balioa askotan eta benetan defendatu zen hura bezala”. Nahi horrekin zinema-aretoetan elkar ikusten jarraituko dugu eta zuen zain izango gaituzue Donostian 2025eko irailaren 19an.

 

Nola zaude?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude