[Zinema Euskaraz] Maya Erlea: Urrezko esfera
[Zinema Euskaraz] Maya Erlea: Urrezko esfera –
Zineuskadiren eskutik, eta Zinema Euskaraz programaren barruan, “Maya Erlea: Urrezko esfera” ikusgai dago jada gure zinema aretoetan.
Hainbat urtez fokuetatik urrun egon ondoren, animaziozko pertsonaia maitagarri hau pantaila handira itzuliko da Noel Cleary zuzendari alemaniarraren eskutik.
Film berri honetan, Maya Erleak eta bere lagunik onenak, Willik, printzesa inurria erreskatatuko dute, eta intsektuen arteko gudu epiko batean murgilduko dira; mundu ezezagunetara eramango dituena eta bi erleen adiskidetasuna probatuko duena.
Hurrengo zinema-aretoetan ikusi ahal izango da filma:
- Príncipe Zinema (Donostia)
- Niessen Zinemak (Errenteria)
- Golem Alhóndiga eta Multicines 7 (Bilbo)
- Zugaza (Durango)
- Getxo zinemak (Getx0)
- Gorbeia (Gasteiz)
.
Datorren astetik aurrera:
- Usurbe (Beasain) *
- Modelo antzokia (Zarautz) *
.
Ikus-entzunezko sektorea suspertu
“Maya erlea: urrezko esfera” Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan 2021ean estreinatzen den bosgarren filma da. Izan ere, ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko konpromisoa du Zineuskadik, batik bat COVID-19 eragindako egungo egoeraren ondorioei aurre egiten laguntzeko. Egitasmo honi esker, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. Hortaz, Zinema Euskaraz programak zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko xedea du, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.
Era berean, datozen hilabeteetan publiko zabalari zuzendutako hainbat film edukiko ditugu ikusgai, eta, horien artean, dagoeneko aurreratu dezakegu hurrengo filma “Space Jam” izango dela, uztailan.
[Zinema Euskaraz]