Estreinaldiak: Martxoak 22

Estreinaldiak: Martxoak 22 –

Estreinaldiak: Martxoak 22

Estreinaldiak: Martxoak 22

.

Ghostbusters: Frozen Empire (Gil Kenan)

Fantasia | Komedia

Oklahomako ekitaldien ostean, mamu-ehiztarien taldea dena hasi zen tokira itzuliko da, New Yorkera. Spengler familiaren historiak jarraipena izango du ehiztari berriekin bada ere.

.

One Life (James Hawes)

Drama | Biografikoa | Nazismoa | 40ko hamarkada

Burtsan aritzen den gazte britainiar batek, Nicholas ‘Nicky’ Wintonek, ehunka umeren bizitzak salbatzen lagun zuen, bere amarekin batera, Bigarren Mundu Gerran. 50 urte geroago, ekintza haiek ahaztuta geldituko dira, baina Nicky erreskatatu ezin izan zituen haurren mamuek beldurtuta bizi da, bere burua zigortuz.

.

La familia Benetón (Joaquín Mazón)

Komedia | Zinema familiarra

Toni seme-alabarik ez duen gizon erretxina eta ezkongabea da, haurrengandik ihes egiten duena. Bere bizitza irauli egingo da bat-batean bere arreba hiltzen denean eta haren bost haur adoptatuen (denak ere jatorri ezberdinetakoak) kargu hartu behar duenean. Tonik kultur aniztasunari aurre egin beharko dio, baita aitatasunaren erronkari ere.

2024 | Malagako Zinema Jaialdia: aurrestreinaldia

.

Le Successeur (Xavier Legrand)

Drama | Familia | Moda

Ellias Barnès, 30 urteko gizona, Parisko moda-etxe ospetsu bateko zuzendari artistiko izendatu berri dute. Alabaina, bularrean mina sentitzen hasiko da, itxaropenak handiak baitira. Halako batean, Montrealera itzultzeko deituko diote aitaren hileta antolatzeko. Aita-semeak aldenduta zauden elkarrengandik. Ellias ohartuko da agian bihotz ahul bat baino askoz okerragoa den zerbait heredatu duela aitarengandik.

2023 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

Luca (Enrico Casarosa)

Animazioa | Abenturak | Adiskidetasuna

Italiako kostaldeko herrixka batean girotuta, berebiziko uda biziko duen haur bat da Disney eta Pixar etxeen laneko protagonista. Lagun berri bat egingo du, baina sekretu bat dauka honek: itsas munstroa da.

2021 | Oscar sariak: Animaziozko film luze onena izateko hautagaia

2021 | Urrezko Globoak: Animaziozko film luze onena izateko hautagaia

2021 | BAFTA sariak: Animaziozko film luze onena izateko hautagaia

2021 | Critics Choice Awards: Animaziozko film luze onena izateko hautagaia

2021 | Ekoizleen sindikatuen sariak: Animaziozko film luze onena izateko hautagaia

 

La abadesa (Antonio Chavarrías)

Drama | Biografikoa | Erlijioa | Erdi Aroa

IX. mendean, Emmak, 17 urteko gazteak, mugakide dituen lurraldeak kristautzeko misioa izango du. Laborariak, nobleak eta mojak aurka izango ditu lur horietara iristean.

2024 | Malagako Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala

.

Club Zero (Jessica Hausner)

Thrillera | Drama

Novak irakaslea nazioarteko barnetegi bateko irakasle taldearekin batuko da “elikadura kontzienteari” buruzko eskola bat emateko. Helburu nagusietako bat hauxe da, “gutxiago jatea osasungarriagoa dela” irakastea, eta praktika horrekin ikasleen konfiantza bereganatzen du, irakasleen eta gurasoen artean alarmak pizten diren arte. Beranduegi: Club Zero egia bihurtu da eta ez da erraza izango desegitea.

2023 | Cannesko Zinema Jaialdia: Sail ofiziala

2023 | Europako Zinema Sariak: Musika onena

2023 | Sitgesko Zinema Jaialdia: Soinu Banda Onena

2023 | Sevillako Zinema Jaildia: Sail Ofiziala

.

The Restoration (David M. Mateo)

Thrillerra | Zientzia Fikzioa

Marcia bere senarra desagertu egin denaren sentsazioarekin jaikiko da. Bere kabuz saiatuko da gizona non dagoen bilatzen.

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Martxoak 22

Estreinaldiak: Martxoak 22

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude