Estreinaldiak: Martxoak 18
-Estreinaldiak: Martxoak 18 –
L’événement
Frantzia, 1963. Anne, etorkizun oparoa duen ikasle gazte eta bikaina da haurdun dagoela jakingo duenean. Gauetik goizera, ikasketak amaitu eta bere inguruak ezartzen dizkion murrizketa eta debeku itogarrietatik ihes egiteko aukera zapuztuta ikusiko du. Azken azterketak gerturatzen ari direla eta sabela hazten ari dela, Annek egoerarekin apurtzea erabakiko du, honek lotsa eta mina aurrez ipini eta espetxe zigorra ekar badezake ere.
.
.
Código Emperador
Juanek zerbitzu sekretuentzat lan egiten du. Arma-trafikoan inplikatutako bikote baten txaletean sarbidea izateko asmoz, Wendyrengana hurbilduko da, etxean bizi den filipinar langilea, eta gero eta konplexuagoa bilakatuko den harremanean murgilduko da berarekin. Aldi berean, Juanek beste lan batzuk egin ditu, ofizialak ez direnak, herrialdeko elite boteretsuenen interesak babesteko. Orain Angel Gonzalezengan jarri ditu begiak, itxuraz interesik gabekoa den politikariarengan, zeinaren trapu zikinak bilatu edo asmatu beharko dituen.
Hastera doan Malagako Zinemaldiko irekiera filma izango da, Jorge Guerricaechevarriak sinatutako thriller kutsua duen proposamena.
.
.
The Bad Guys
Bost gaizkile ospetsuren istorioa kontatuko du, orain arteko erronkarik handienari aurre egin behar dioten unean: formei eutsi eta deliturik ez egitea.
Aaron Blabeyren liburu ilustratu homonimoetan oinarritutako egokitzapena, DreamWorks animazioaren erraldoiaren eskutik.
.
.
The Protégé / The Asset
Anna (Maggie Q) protagonista neskato bat besterik ez denean, Moody (Samuel L. Jackson) hiltzaile ospetsuak kaletik jaso eta bere gain hartuko du haurraren zaintza. Neska hazten joango den heinean, aita aholkulariaren papera beteko du Moodyk, eta 20 urteren bueltan, Anna munduko soldatapeko hiltzailerik trebeenetako bat bilakatuko da.
Bada, Moody basatiki hiltzen dutenean, Annak mendekua zin egiten du eta, horretarako, Rembrandt (Michael Keaton) hiltzaile misteriotsuaren laguntza bilatuko du. Bien arteko harremana estutu ahala, konfrontazioa gero eta arriskutsuagoa bilakatuko da.