Estreinaldiak: Martxoak 15
Estreinaldiak: Martxoak 15 –
How to Have Sex (Molly Manning Walker)
Drama | Nerabezaroa | Abusuak
Erresuma Batuko hiru nerabe oporretara doaz beren hastapen-erritu delakoak ospatzera: edatea, parrandan irtetea eta ligatzea, beren bizitzako udarik onena izan beharko lukeen horretan.
2023 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Un Certain Regard atala – Film Onenare saria
2023 | Europar Zinemaren sariak: Discovery saria
2023 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Zuzendari Berri Onenaren saria
.
The Iron Claw (Sean Durkin)
Drama | Biografikoa | 80ko hamarkada
80ko hamarkadaren hasieran, borroka libre profesionalaren mundu lehiakorrean historia egin zuten Von Erich anaia banaezinen bizitzan oinarrituriko filma. Tragediaren eta garaipenaren bidez, entrenatzaile ere izandako aitaren itzalpean, anaiek loria betierekoa bilatu zuten kirolaren agertoki garrantzitsuenean.
.
Imaginary (Jeff Wadlow)
Beldurra | Naturaz gaindikoa
Jessica bere familiarekin bere haurtzaroko etxera itzultzen denean, Alice, bere alabaorde txikiena, Chaunceyrekiko, sotoan aurkitzen duen pelutxezko hartzarekiko, atxikimendu bitxi bat garatzen hasiko da. Hasiera batean, Alice eta Chauncey jolas itxuraz dibertigarriekin entretenitzen dira, baina pixkanaka-pixkanaka ezbehar eta arriskutsu bihurtzen joango dira….
.
Tratamos demasiado bien a las mujeres (Clara Bilbao)
Komedia beltza | 40ko hamarkada
Remedios Buendiak bere aberria defendatzeko prest dago, eta horren alde borrokatuko du guztien gainetik. 1945eko otsaileko egun batean, ihes egindako maki talde batek, Remediosek, ilusioz, bere emaztegai soinekoaren probaleku duen bulegoa hartuko du. Orduan izango du aukera erakusteko bere balioak defendatzeko bidean noraino irits daitekeen. Eta inork ezingo du gelditu. Ezta errebelde taldeak ere.
2024 | Malagako Zinemaldia: Sail Ofiziala
.
Radical (Christopher Zalla)
Drama | Gertakari errealetan oinarritua
Benetako istorio batean oinarrituta, abandonuz, ustelkeriaz eta indarkeriaz betetako Mexikoko mugako hiri bateko maisu baten istorioa kontatzen du. Izan ere, honek ikasleen jakin-mina eta potentziala desblokeatzeko metodo erradikal berri bat garatu zuen, eta, horrekin, haren distira ere.
2024 | Malagako Zinemaldia: Film Iberoamerikar Onenaren saria
.
The Royal Hotel (Kitty Green)
Thrillerra
Hanna eta Liv, bi lagun estatubatuar, motxilero gisa ari dira bidaiatzen Australian. Dirurik gabe geratu ondoren, Livek, abentura baten bila, The Royal Hotel izeneko pub batean (outbackeko meatze-herri urrun batean) aldi baterako zerbitzari-lan bat onartzeko konbentzituko du Hanna. Tabernako jabe Billyk eta hango pertsona talde batek Australiako alkoholaren kulturari buruzko sarrera zoro bat eskainiko diete, baina egoera kezkagarri batean harrapatuko dituzte laster Hanna eta Liv eta berehala galduko dute kontrola.
2023 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala. RTVE – Otra Mirada saria
.
Le procès Goldman (Cédric Kahn)
Drama
1969an, Pierre Goldman, intelektual ezkertiar frantsesa, Parisen jazoriko hiru lapurreten arduradun izatearen kargupean hartuko dute atxilo. Errebotean, bi emakumeren heriotza ondorio izan zuen farmazia bati egindako beste lapurreta bat egitea ere leporatuko diote. Goldmanek lehen hiru kolpeak onartu ditu, baina ez botikako lapurreta odoltsuan parte hartu izana. Frantziako ezkerreko sektore zabalek haizatuta, Pierre Goldmanen epaiketak grina eta interes mediatiko handiak piztuko ditu.
2003 | Zinema Frantsesaren Cesar Sariak: Aktore onenaren saria
.
Stella. A Life. (Kilian Riedhof)
Drama | Belikoa | II. Mundu Gerra
Stella Berlinen bizi da, erregimen naziaren gobernupean. 1944an bere gurasoekin ezkutatzera behartzen duten neurri errepresibo guztiak gorabehera, Jazz musikaren izarra bilakatzea du amets.
.
Last Dance (Delphine Lehericey)
Komedia | Drama | Zahartzaroa
Germain, erretiratua, 75 urterekin alargun geldituko da ustekabean. Kolpetik errekuperatzeko astirik ere ez du familiak eguneroko bizitza oztopatzen hasiko zaion arte: bisitak eta etengabeko deiak, aurrez ezarritako otorduak… Bere bizitza erloju suitzar bat bezala kronometrurik… Baina Germainen adimena beste nonbait dago. Emazteari egindako promesa bat ohoratuz, dantza garaikidearen sorkuntzara bideratuko du bere indarra.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Martxoak 15