Estreinaldiak: Martxoak 10

Estreinaldiak: Martxoak 10 –

Estreinaldiak: Martxoak 10

Estreinaldiak: Martxoak 10

.

All the Beauty and the Bloodshed (Laura Poitras)

| Dokumentala | Drogak |

Nan Goldin artistaren bizitzari egindako jarraipena, tartean, Sacklertarren dinastia farmazeutikoaren aurkako aktibismo nekaezina. Izan ere,  Estatu Batuetako historiako opioide izurrite handienaren arduradunak dira Sacklertarrak.

2022 | Oscar sariak: Dokumental onenaren sarirako hautagai

2022 | Veneziako Jaialdia: Urrezko Lehoia film onenari

2022 | Bafta sariak:  Dokumental onenaren sarirako hautagai

.

The Blue Caftan (Maryam Touzani)

| Drama | Homosexualitatea |

Halimek denbora asko darama Minarekin ezkonduta, eta Saléko medinan, Marokoko auzune zaharrenetako batean, kaftan-denda tradizional baten jabe dira. Bikotea betidanik bizi izan da Halimek ezkutatzen ikasi duen sekretu baten zaindari, baina Minaren gaixotasunak eta ikasle gazte bat dendara iristeak isiltasunaren oreka perfektua balantzan jarriko du.

2022 | Cannesko Jaialdia:  Sail Ofiziala (Un Certain Regard)

2022 | Seminci – Valladolideko Zinema Jaialdia: Emakumezko aktoren onenaren saria (Lubna Azabal)

.

Sick of Myself (Kristoffer Borgli)

| Komedia | Komedia beltza |

Signek eta Thomasek bikote harreman osasungaitza eta lehiakorra dute, zeinak are norabide kaltegarriagoa hartuko duen Thomasek artista garaikide gisa nolabaiteko ospea lortuko duenean. Egoera berri horren aurrean, Signeren erreakzioa pertsonaia berri bat asmatzea izango da, eta etsipenari arreta deitzen eta errukia pizten saiatzea, bere estatusa berreskuratzeko.

2022 | Cannesko Jaialdia:  Sail Ofiziala (Un Certain Regard)

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Martxoak 10

Estreinaldiak: Martxoak 10

Euskal pantailaren gunea