Estreinaldiak: Martxoak 1

Estreinaldiak: Martxoak 1 –

Estreinaldiak: Martxoak 1

Estreinaldiak: Martxoak 1

.

Dune: Part Two (Denis Villeneuve)

Zientzia-fikzioa | Abenturak | Drama

Dune (Denis Villeneuve, 2021) film arrakastatsuaren jarraipena.

Paul Atreides Fremendarren tribuarekin elkartuko da, bidaia espiritual eta martzial bati ekiteko. Aldi berean, ikusi duen etorkizun lazgarri eta, ustez, saihestezina ekidin beharko du ere: Gerra Santu baten izenean, unibertso osoan zehar hedatzen ari dena.

.

Dream Scenario (Kristoffer Borgli)

Komedia | Beldurra

Paul Matthewsek, familiako aita dohakabe batek, bere bizitza irauli egiten dela ikusiko du milioika ezezagunek ametsetan ikusten dutela jakingo duenean. Denborak, ordea, amesgaizto bilakatuko ditu agerpen horiek, eta Paul bere ospe berri horretan murgildu beharko du erantzun bila.

2023 | Sitges Film Festival: Sail Ofiziala, itxiera filma

.

Drive-Away Dolls (Ethan Coen)

Komedia | Drama | Roadmovie

Neska basati bat eta haren lagun lotsati eta isila, Filadelfiatik Miamirako bidaia batean ibilgailuratuko dira. Tabernaz taberna igaroko dute bidea eta, beste oztopo batzuen artean, kapela-ontzi batean moztutako buru bat, neska-lagun ohi mingots bat, maleta misteriotsu bat eta senatari gaizto bat gurutzatuko dituzte.

 .

Tótem (Lila Avilés)

Drama | Haurtzaroa | Familia

Solek, zazpi urteko neskatoak, aitonaren etxean ematen du denbora, aitarentzat izango den festa sorpresa prestatzen laguntzen. Egunean zehar, kaosak pixkanaka familia hartuko du, bere eusten dituen zimenduak arrakalatuz.

2023 | Berlinale – Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala

2023 | Moreliako (Michoacán, Mexiko) Nazioarteko Zinema Jaialdia: Film onenaren, Zuzendari onenaren eta Publikoaren saria

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Martxoak 1

Estreinaldiak: Martxoak 1

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude