Martxan dira 2020-2021 ikasturteko tokian tokiko Bizilabe guneak

Martxan dira 2020-2021 ikasturteko tokian tokiko Bizilabe guneak –

Martxan dira 2020-2021 ikasturteko tokian tokiko Bizilabe guneakTokian tokiko gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdiko ekimena da BIZILABE, eta, eskolaz kanpo, ikasturte osorako programa eskaintzen du. 10-17 urteko gazteentzako eskaintza honek zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena lantzen ditu. Horretarako, tailerretan parte hartu eta proiektuak egingo dituzte gazteek, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetako profesionalekin eta hezitzaileen laguntzarekin, haien gaitasunak garatu eta jabekuntzan aurrera egiteko.

Orain arte, Bilbon, Elgoibarren, Ermuan, Soraluzen, eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udaletan izan du presentzia, eta ikasturte honetan, lehen aldiz, Tolosaldean ere eskainiko dira Bizilabe ekintzak. 2020-2021 ikasturtean, besteak beste, Bilbon, Elgoibarren eta Tolosaldean eskainiko dira Bizilabe ekintzak.

BIZILABE BILBO

EDUKIA
– “Izan ikertzaile eta asmatzaile”, ikasturteko programa (2005-2010 urte-bitartean jaiotakoentzat). Bizilabera astean behin etorrita, lagunekin eta talde-lanean, proiektu edo ikerketa zientifiko edo teknologikoak egiteko programa da.
– Bizilabe tailerrak. Zientzia eta teknologiako gai zehatz baten inguruko 6 saioko tailerrak dira, gai horretan profesionala den ikertzaile batek gidatuak. 12 urtetik aurrerako gazteentzat dira.
NOIZ: 2020ko urritik 2021eko ekainera

BIZILABE – ELGOIBAR

EDUKIA
– “Izan ikertzaile eta asmatzaile”, ikasturteko programa (2007-2010 urte bitartean jaiotakoentzat). Bizilabera astean behin etorrita, lagunekin eta talde-lanean, proiektu edo ikerketa zientifiko edo teknologikoa egiteko programa da.

NOIZ: 2020ko urriaren 2tik 2021eko maiatzaren 28ra.

– “Ekin energiaz!” zientzia eta teknologiako tailerra. 10-14 urte bitarteko gazteek energiarekin zerikusia duten esperimentu ikusgarriak egingo dituzte gaian aditua den ikertzaile batekin. Saioak goizez izango dira.

NOIZ: 2020ko abuztuaren 31tik 2021eko ekainera

BIZILABE – TOLOSALDEA

EDUKIA
– “Izan ikertzaile eta asmatzaile”, ikasturteko programa (2007-2010 urtean jaiotakoentzat). Bizilabera astean behin etorrita, lagunekin eta talde-lanean, proiektu edo ikerketa zientifiko edo teknologikoa egiteko programa da.

NON: Tolosan edo Villabonan, egunaren arabera.

NOIZ: 2020ko urriaren 6tik 2021eko ekainaren 17ra

Martxan dira 2020-2021 ikasturteko tokian tokiko Bizilabe guneak

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.