Marraz dezagun hondar gainean
Haurtzaroko garaiak gogorarazi dizkit artista honek (beno, batzuok oraindik ere zirriborro bikainak egiten ditugu hondar artean!). Ezin aldera gaitezte ordea gizon honek egiten duenarekin; bere marrazkiek ikaragarrizko dimentsioak hartzen dituzte. Itsasoak beheruntz egiten duenean agerian geratzen den hondar bustiaz baliatzen da eta, itsasoak berea dena berreskuratzen duenean… Jim-en artelana betirako galtzen da. Hemen uzten dizuet bere web orria, aurtengo udan asperturik bazaudete, ideiak har ditzazuen.