‘Maixabel’eko aktoreen arrakasta Goya sarietan
‘Maixabel’eko aktoreen arrakasta Goya sarietan –
Maria Cerezuelak eta Urko Olazabalek Goya sariak eskuratu dituzte ‘Maixabel’en egindako lanagatik
Kiko de la Rica bilbotarrak argazki zuzendari onenaren Goya lortu du ‘Mediterraneo’ filmagatik, eta Jorge Guerricaechevarriak egokitutako gidoi onenaren saria.
‘Maixabel‘ filmaren arrakasta Blanca Portillok eskuratu duen emakumezko aktore onenaren sariarekin borobildu da.
‘El buen patron’ek 6 sari jaso ditu.
…
‘Maria Jauregi da nire familiaren ondoren bizitzaren inguruko irakatsi handiena eman didana’
“Aingeru bat zara eta asko zor dizugu mundu guztiak”
Cerezuelak esan du Iciar Bollainek zuzendutako pelikula “oso beharrezkoa” dela, eta horregatik eman dizkie eskerrak ekoizleei, senide eta lagunei, lankideei eta zuzendariari, “bizitza aldatzeagatik”.
María Cerezuela gasteiztarra da eta Barakaldon jaioa 1993ko azaroaren 26an. Maixabel Lasaren alabaren paperak Goya saria eman dio, aktore berri onenaren Goya Saria hain zuzen ere. Interpretazio-trebakuntza Gasteizko Arte Eszenikoen Tailerrean (UTB) eta Bilbon Bizkaiko Arte Dramatikoaren Eskolan (BAI) egina, antzerkian egin du bere ibilbide gehiena. Gazte Konpainiako kide izan zen, Vaivén Producciones enpresaren “Lotsagabe” eta “Último Tren a Treblinka” lanetan ere izan da.
“Bizitza osoko lanari dagokion saria da izendapena niretzat”
“Maixabelek bere bizitzan egiten duena aparta da, eta pelikula bat egin da nor garen eta bizitza bera hobeto ulertzeko”
Aktore eta irakasleak esker hitzak izan ditu Iciar Bollain zuzendariarentzat, talde tekniko eta artistiko guztiarentzat, kuadrillarentzat eta ikasle guztientzat.
Urko Olazabal bilbon jaioa da, 1978an, aktore, zuzendari eta gidoilaria. Zineman nahiz telebistan lanean ibilia, ospea Iciar Bollainen Maixabel filmaren eskutik etorri zaio, goya saria irabazita gailurra zapalduta. Forqué saria ere irabazi berri du. Maixabel-en Luis Carrascoren paperarengatik irabazi du Goya saria, 2017an Errementari, 2016an Ira filmetan eta Telebistan ere ibilia, atal banatan La que se avecina, La víctima número 8, Patria, eta 2006an Goenkalen ere ikusi genuen. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasia, antzezpen eta zuzendaritza ere bai, bere ibilbide profesionala zinema nahiz telebistan jorratu du, gehienbat Euskal Herrian. Aktore moduan egindako lanez gain, bi laburmetrai idatzi eta zuzendu ditu: Anujin eta Mithyabadi.
‘Maixabel‘ filmaren arrakasta Blanca Portillok eskuratu duen emakumezko aktore onenaren sariarekin borobildu da. Blanca Portillok aktore onenaren Goya lortu du Maixabel Lasaren paperean egindako lan zail eta primerako honegatik. Portillok maitasun mugagabea agertu die Iciar Bollain zuzendariari, duela bi urte hil zitzaion amari, Maixabel Lasari, enpatiaren monumentua izateagatik eta “mundu hau hobetzeagatik”. Argazkiko unea horixe, Maixabel Lasa emozio eta malkoei ezin eutsiz. Azkenik, Blancak Juan Mari Jauregui eta “modu injustuan” hildako guztiak izan ditu gogoan.
Bestalde, gala eta sariekin jarraituz, ‘El buen patron’ek 6 sari jaso ditu, 20 hautagaitza zituen filmak. Filma, zuzendari eta aktore onenari Goya sariak, Javier Bardem eta Fernando Leon de Aranoak, “patroi ona” gaueko film irabazle argia bilakatuz. Gainera, Cate Blanchett lehen Nazioarteko Goya saria izan da eta Jose Sacristan ohorezko Goya saria. Kiko de la Rica bilbotarra eta Jorge Guerricaechevarria ere sarituak izan dira esan bezala. Aipatu, ‘Mamá’k film labur dokumental onenaren saria eskuratu duela, Bilboko Gobernuz Kanpoko Erakunde batek Kongon egiten duen lana kontatzen du zintak. Egileek David Beriain eta Roberto Fraile Burkina Fason hil zituzten euskal kazetariei eskaini die saria. Gainera, ‘Quién lo impide’ izan da dokumental onena, eta egileetako batek aipatu du Rafael Berrio (dokumentaleko musikaren egileetako bat) musikari donostiarrari zor diotela proiektuan murgildu izana.
Iturriak: Eitbmedia, Rtve, Goya sariak
- Goya saria FILMA: ‘El buen patrón’
- Goya saria Aktore PROTAGONISTA: Blanca Portillo ‘Maixabel’
- Goya saria Aktore PROTAGONISTA: Javier Bardem ‘El buen patrón’
- Goya saria Aktore SEKUNDARIOA: Urko Olazábal ‘Maixabel’
- Goya saria Aktore SEKUNDARIOA: Nora Navas ‘Libertad’
- Goya saria Aktore ERREBELAZIOA: Chechu Salgado ‘Las leyes de la frontera’
- Goya saria Aktore ERREBELAZIOA: María Cerezuela ‘Maixabel’
- Goya saria ZUZENDARITZA: Fernando León de Aranoa ‘El buen patrón’
- Goya saria ZUZENDARITZA NOBELA: Clara Roquet ‘Libertad’
- Goya saria JATORRIZKO GIDOIA: Fernando León de Aranoa ‘El buen patrón’
- Goya saria GIDOI EGOKITUA: Daniel Monzón-Jorge Guerricaechevarría ‘Las leyes de la frontera’
- Goya saria ANIMAZIO FILMA: ‘Valentina’
- Goya saria FILM DOKUMENTALA: ‘Quién lo impide’ Jonás Trueba
- Goya saria EFEKTUAK: ‘Way Down’
- Goya saria MUNTAIA: ‘El buen patrón’
- Goya saria ZUZENDARITZA FOTOGRAFÍA: ‘Mediterráneo’ Kiko de la Rica
- Goya saria ABESTI JATORRIZKOA: ‘Te espera el mar’ ‘Mediterráneo’
- Goya saria MUSIKA JATORRIZKOA: ‘El buen patrón’
- Goya saria LABURMETRAIA ANIMAZIOA: ‘The Monkey’
- Goya saria LABURMETRAIA DOKUMENTALA: ‘Mama’
- Goya saria LABURMETRAIA FIKZIOA: ‘Totem Loba’ Verónica Echegui
- Goya saria MAKILLAJE eta PELUKERÍA: ‘Las leyes de la frontera’
- Goya saria ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: ‘Las leyes de la frontera’
- Goya saria SOINUA: ‘Tres’
- Goya saria DISEINUA JANTZIAK: ‘Las leyes de la frontera’
- Goya saria ZUZENDARITZA PRODUKZIOA: ‘Mediterráneo’
- Goya saria FILM EUROPA: ‘Otra ronda’ Thomas Vinterberg
- Goya saria FILM IBEROAMERICA: ‘La cordillera de los sueños’ Patricio Guzmán (Chile)
Propaganda kanpaina tematia egiten ari dira euskaldun batzuek ere film honen kontura. Ondo etorriko zaigu Odriozola irakurtzea perspektiba ez galtzeko:
https://zuzeu.eus/euskal-herria/manipulazioaren-zuzendariak/